Irakurriena
- 1. Cikautxok Hidrogeno ibilgailuetarako osagaiak eta zirkuituak garatzen ditu
- 2. Eikak aurrera egin du isolamendu termikorako gaitasun handiagoa duten materialen garapenean
- 3. Mondragon Unibertsitateak maiatzera arte eskainiko ditu ate irekien jardunaldiak
- 4. Elkar-Lanek 113 kooperatiben sorrera bultzatu du Euskadin 2020an, 318 enplegu sortaraziz
- 5. MONDRAGON Korporazioak eta ONCE Gizarte Taldeak bat egin dute prestakuntza, enplegua eta teknologia sustatzeko
- 6. Basque Culinary Centerrek 10 urte bete ditu, gastronomia sustatzen
- 7. “Iraunkortasunaren arrakasta lan taldean dago, eta zentzu honetan beste erronka handi bat talentuaren garapena da”
- 8. "KOOPHEZI-i tresnak 10 aldagai desberdinekin neurtzen du Pertsona Kooperatiboa profila"
- 9. Ariketa fisikoa egiten dutenek hilkortasun txikiagoa dute COVID-19an
- 10. Eskuratu LABORAL Kutxaren txirrindulari-ekipamendua
Euskarazko publizisten harrobia sustatu nahi du EUSPOTek

"Turismoa erakarri Gipuzkoa barnealdera" horixe izango da aurtengo parte-hartzaileen eta etorkizuneko euskal publizisten iragarkien helburu edo gai nagusia. Fokoa jarri beharko dute Euskal Herriko gainerako lurralde historikoetan bizi diren pertsonengan eta Gipuzkoa kostaldetik barnealdera ezagutzera gonbidatu beharko dituzte. Aurtengo edizioan Gipuzkoako Foru Aldundiak apustu sendoa egin du EUSPOTen alde eta hala adierazi du Mikel Irizarek, Aldundiko Euskara zuzendariak: "Euskara era naturalean bizitzako arlo guztietara eraman beharra dago, eta ikus-entzunezkoek sekulako garrantzia dute eta izango dute gure gizartean, horrexegatik da garrantzitsua euskaratik sortzea eta euskararen esferan sormena sustatzea".
Zutik, ezkerretik eskumara, Aretxabaletako Alkate Unai Elkoro eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara zuzendari Mikel Irizar. Azpian, ezkerrean Arteman Komunikazioko Gorka Etxabe Otadui eta Mondragon Unibertsitateko Goio Arana.
Apirilaren 28ra bitartean lanak aurkezteko epea
www.euspot.eus da euskarazko spot lehiaketaren erakusleiho nagusia eta interesatuek bertan izango dute aukera informazio guztia jasotzeko, baita oinarrien gainekoak kontsultatzeko ere. Facebook eta twitter sare sozialetan ere informazioa eskainiko dute antolatzaileek eta, iragarkigintzaren gaineko beste zenbait ekarpen ere egingo dituzte. Antolatzaileek esan dutenez, aurtengo edizioaren bitartez, "Gipuzkoa eta Euskal Herrirako jauzia egin nahi du Euspot lehiaketak, eta kalitate zein kantitatean irabazi nahi da".
Maiatzaren 12an sari banaketa ekitaldia
Guztira, 2.250 euro banatuko ditu Euspotek saritan, maiatzaren 12an Aretxabaletan egingo den ekitaldian. Irabazleak 1.000,00 euro jasoko ditu, Mondragon Unibertsitateko lanik onenak 500,00 euro, publikoaren sariak beste 500,00 euro eta 16-18 urte bitartekoek 250,00 euro. Gainera parte-hartzaile guztien artean El Sol publizitate jardunaldietan parte-hartzeko bi gonbidapen zozkatuko dira.
Arteman Komunikazioa kooperatibak, Mondragon Unibertsitateak eta Aretxabaletako Udalak sustatu zuten orain bost urte Euspot, eta aurten AudioNetwork editore madrildarrak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak babestuko dute.