Automoziorako moduluak eta sistemak
Fastening Solutions, Plastics eta Sarbide Automatikoak
Zortzi kooperatibek osatzen dugu Fagor Taldea
Ikerketa zentro teknologikoa
Irakurriena
- 1. Osasungintzaren sektoreko posizioa indartu du Fagor Taldeak, Fagor Healthcare kooperatibarekin
- 2. Orca, Orca Aero eta Lotto-Intermarché taldearen 2026ko bizikletak aurkeztu ditu Orbeak
- 3. Batzek, Velatiaren aeronautikako osagaien unitatea erosteko aurreakordioa itxi du
- 4. Fagor Ederbatt, Dakarreko historiako lehen kamioi hibridoaren bultzatzaile
- 5. Agur, Jose Antonio Ajuria
- 6. MONDRAGON Foroaren XIII. edizioa, TU Lankideren zenbaki berriko gai nagusia
Euskararen kudeaketan eta garapenean, Bikain
Eusko Jaurlaritzak euskararen erabileraren aitortza ekitaldia egin du bart Gasteizeko Europa Jauregian. Bertan erakunde publiko eta pribatuek euskararen kudeaketan eta garapenean eman dituzten aurrerapausoak aitortu dira.

Xaber Ozerinjauregi (Batz), Joxean Alustiza (Fagor Taldea), Ainhoa Arrizubieta (Leartibai Fundazioa), Joana Ibarretxe (Erreka) eta Jon Etxeberria (Ikerlan), aitortza jaso ondoren.
Hizkuntza Politikako sailburuordea, Aitor Aldasoro, izan da ekitaldiaren buru eta bertan izan dira, baita Eusko Legebiltzarreko presidentea, Bakartxo Tejeria; Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburua, Nerea Melgosa; Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendaria, Sonia Rodriguez, eta Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko zuzendaria, Joseba Lozano, beste erakundeetako hainbat ordezkarien artean.

Joxean Alustiza, Fagor Taldekoa, Aitor Aldasoro eta Sonia Rodriguezen artean.
Helburua euskararen normalizaziorako pausoak egiten dituzten ahalik eta entitate gehienen aitortza egitea da euskararen normalizazioa erakunde gehiagotara heltzeko apustua eginez
Aurtengoa ekitaldia hirugarrena izan da 2023ko ekainean erakunde publiko eta pribatuen jardueran eta kudeaketan euskarak duen garapen-maila ebaluatzeko, egiaztatzeko eta aitortzeko sistema arautzen duen dekretua onartu zenetik. Dekretu berri horrek “Bikain” kalitate ziurtagiriak arautzen zituen dekretua ordezkatu zuen eta ondorioz, Bikain ziurtagiriez gain, beste bereizgarri eta aitortza batzuk ere banatzen dira, hala nola, Harrobi diplomak. Helburua euskararen normalizaziorako pausoak egiten dituzten ahalik eta entitate gehienen aitortza egitea da euskararen normalizazioa erakunde gehiagotara heltzeko apustua eginez.

Errekako presidentea, Joana Ibarretxe, aitortza eskuetan duela.
Bere hitzartzean, Hizkuntza Politika sailburuordeak, Aitor Aldasorok, erakunde publiko zein pribatuen konpromisoa eta lana azpimarratu ditu euskararen normalizazioan: “Garbi dugu euskara gure bizitzako arlo guztietara zabaltzea dela gure helburua. Bide horretan, lan-eremuan euskararen erabilera handitzea lehentasunezkoa eta estrategikoa izango da eta LANERA proiektuaren bidez zein Bikain eta Harrobi ziurtagiri hauen bidez, bide horretan aurrerapausoak ematen jarraituko dugu”.

Ikerlaneko zuzendari nagusi Jon Etxeberria, oholtza gainean, ziurtagiria eskuan.
MONDRAGONen presentzia
MONDRAGON Korporazioak aurtengo edizioan ere ordezkaritza zabala izan du. Asko dira Korporazioaren baitan euskararen kudeaketa eta garapenean diharduten kooperatibak.

Xaber Ozerinjauregi, BATZeko presidentea, atzoko ekitaldian.
Hala, aurtengo edizioan MONDRAGONeko bost kooperatibak jaso dute aitortza: Leartibai Fundazioak, Batz-ek, Fagor Taldeak, Errekak eta Ikerlanek. Aipatzekoa da Batz zein Ikerlan erdi-mailako ziurtagiri izatetik goi-mailakoa izatera pasa direla, Fagorrek eta Errekak eutsi egin diotela lehendik zuten goi-mailakoari eta Leartibai estreinakoz jaso duela, eta zuzenean, goi-mailakoa.
Hartara, MONDRAGONen guztira 35 kooperatiba dira orain Bikain edo Harrobi ziurtagiria dutenak. MONDRAGONen, Euskaraz gara. Zorionak!