Irakurriena
- 1. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
- 2. Batzek 69 milioi euroko finantzaketa sindikatua itxi du 2032ra arteko hazkundea sustatzeko
- 3. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
- 4. Fagor Taldeak 1.735 milioi euroko salmentekin itxi du 2025eko ekitaldia
- 5. Eroskik itzulkinak emango ditu 15 urte eta gero
- 6. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
Europa erdian, bezero eta lehengaia nagusia bertatik bertara kudeatzeko aukera
Txekian planta berria eraiki zen 2007 urtean, “merkatua han zegoelako eta baita lehen gaia ere. Toki estrategikoa zela erabaki genuen, Europa erdi-erdian eta gure bezeroetatik gertu, hau da, Italia, Austria, Rumania, Polonia… herrialde eta merkatu horietatik gertu”. Hasiera ez zen erraza izan, besteak beste, 2008-2012ko krisiak gogor jo zuelako, batik bat Oñatiko produkzio lantokian, eta salmentak asko jaitsi ziren. Krisialditik, ordea, indartuta atera zen Lana, eta gorabeherak gainditu ondoren, kooperatiba sendotuz joan da estrategia zein emaitzetan.

Txekiarekin hartu-eman zuzena
“Oñatiko plantara iritsi aurretik, Txekiako plantaren gerentea izan nintzen eta handik bueltan nazioartekotze estrategia berria definitzen hasi ginen. Ohikoena, agian, hemengo pertsona bat hara bidaltzea zen, atzerriratu gisa, hango plantan lana egitera, baina gure kasuan ez zela formularik egokiena pentsatu genuen”, aipatzen du Kepa Bastida, LANA kooperatibako gerenteak. Horrela izan da. Izan ere, ordutik Kepa da Oñati zein Txekiako planten gerentea eta bi lantokien arteko harremana iraunkorra da, sinergiak aprobetxatzeko hainbat arlotan.
Definitu dugun estrategiaren barruan, eta kontuan hartuta kooperatiba txikia dela, hilean behin 3-4 pertsona joaten gara Txekiara.
Testuinguru horretan, bi produkzio zentroetan lana egiten duten langileen arteko harremana ere iraunkorra eta jarraitua da. “Definitu dugun estrategiaren barruan, eta kontuan hartuta kooperatiba txikia dela, hilean behin 3-4 pertsona joaten gara Txekiara. Asmoa izaten da jarraipena egitea, beraiekin hitz egitea, esperientzia eta kezkak partekatzea eta, kasu askotan, elkarrengandik ikastea, denon artean hobetzen jarraitzeko”, aipatzen du Josu Zabala, kalitate arloko arduradunak.
Elkar-trukatze hori Txekiako eta Oñatiko langileen artean egiten da, eta LANAren estrategiaren ezaugarri garrantzitsua da. “Txekiako langileek eskertzen dute gure bisita eta gure helburua bide beretik jarraitzea da, kolektiboaren kohesioa hobetzeko. Hau da, Oñatiko beste langile batzuk ere ezagutzea hango errealitatea eta txekiarrek ere Oñatiko planta eta lan egiteko modua. Uste dut oso aberatsa dela guztiontzat”, adierazi du Itsaso Larraurik, Gestio Sozialeko Zuzendariak.