Irakurriena
- 1. Berdintasuna, MONDRAGONeko kooperatiben izatean
- 2. C'Mon Guys, BKI BOX eta NCLIC Shakespeare txapeldun FLL Euskadi-MONDRAGONen
- 3. Laboral Kutxak 305 milioi euroko irabazi garbia lortu du 2025ean
- 4. Mondragon Assemblyk ATP erosi du, packaging sektorean hazteko
- 5. Orbik Cybersecurity, Pedro Sanchezekin batera joan da Indiara, AI Impact Summit 2026era
- 6. MONDRAGONen Berdintasun Jardunaldiak aldaketa kulturala sustatuko duten lidergoak lantzeko deia egin du
"Etorkizunera begira, telelanaren eredua aintzat hartu beharko dugu"
LKS Next enpresak aspaldi ezarri zuen berean telelana. Eredu hori baliatuaz, asko dira etxetik lan egiteko aukera duten enplegatuak, eta egunerokotasunean etxetik lan egiteko aukera baliatzen dutenak. Telelanaren onurez, alderdi negatiboez, eta etorkizunean irekitzen diren aukerez aritu gara Ander Sansinenearekin. Donostiatik erantzun dio TUlankideren deiari, etxetik lanean diharduen honetan.
Telelana balioan jarriz
Aurreko astean LKS Next-ek telelanaren inguruan antolatutako webinar arrakastatsuan balioan jarri zituen Anderrek, telelanaren onurak, eta etorkizunera begira ere, MONDRAGONeko kooperatibetan aintzat izan beharreko eredua dela adierazi du. "Enpresaren produktibitatea, langilearen gogobetetasuna, kontziliazioa, estres murrizketa, gazteen erakarpena, enpresaren erreputazioaren gorakada... arlo horiek guztiak lortzen dira telelanarekin", dio Sansineneak.
Onurak gizartearentzat
"Gizartearentzat ere onurak ez dira nolanahikoak. CO2 ixurketak murrizten dira, Gipuzkoan esaterako autoaren erabilera murriztuz, urteko CO2 ixurketa 1.500 Tn gutxiagoa izan daiteke eta lan istripuak ere murrizten dira %1,4. Era berean, enpresek gastuak murrizten dituzte, gutxi gorabehera urteko 3.000 euro langileko eta, gainera, langileen produktibitatea handitzen da".