Irakurriena
- 1. Mondragon Assemblyk ATP erosi du, packaging sektorean hazteko
- 2. Orbik Cybersecurity, Pedro Sanchezekin batera joan da Indiara, AI Impact Summit 2026era
- 3. MONDRAGONen Berdintasun Jardunaldiak aldaketa kulturala sustatuko duten lidergoak lantzeko deia egin du
- 4. MONDRAGON Hospitalityra batu da Orkli
- 5. Automozio Dibisioetako kooperatibek bazkide laguntzaile izateko akordioa sinatu dute MGEPekin
- 6. Domusa Teknik-ek eta MONDRAGONek Hotta-n inbertitu dute, bero-hondarra konfort bihurtzeko
Erreka Mexikok 25 urte bete ditu: sustrai sendoekin eraikitako etorkizun handiko abentura kooperatiboa
25.urteurreneko ekitaldian izan ziren, besteak beste, Marco A. Del Prete, Querétaroko Garapen Jasangarriko idazkaria; Arkaitz Etxezarreta, Erreka Taldeko zuzendari nagusia; eta Arturo Alvarado Hierro, MONDRAGON Korporazioko ordezkaria Mexikon. Horrez gain, Erreka Mexikoko zuzendari nagusi Luis Alberto Pérez González ere bertan izan zen. Urteurrenak atzera begiratzeko eta Mexikon abentura kooperatibo hau nola eraiki den ulertzeko balio izan zuen, baina baita etorkizuneko proiektuaz eta Errekak datozen urteetan izango dituen erronkez hitz egiteko ere
Del Pretek nabarmendu zuenez, "langile bakoitzaren ekarpena funtsezkoa izan da horrelako mugarri bat ospatzeko". Arkaitz Etxezarretak, bestalde, azpimarratu zuen Mexiko gaur egun "aliatu estrategikoa" dela taldearen barruan, "bere talentuari eta egokitzeko gaitasunari esker". Arturo Alvaradok gogora ekarri zuen Erreka izan zela Mexikon ezarri zen MONDRAGONeko lehen kooperatibetako bat, "gaur egun korporazioak herrialdean duen enpresa-kontzentraziorik handiena sendotuz".
Urteurrenak atzera begiratzeko eta Mexikon abentura kooperatibo hau nola eraiki den ulertzeko balio izan zuen, baina baita etorkizuneko proiektuaz eta Errekak datozen urteetan izango dituen erronkez hitz egiteko ere
Sorrera eta bilakaera
Gaur, mende laurden geroago, Erreka Mexikoren ibilbidea eraikuntza jasangarriaren, diziplina operatiboaren eta ikuspegi kooperatiboaren historia gisa konta daiteke. Queretaroren sare ekonomikoaren parte da istorioa, eta inork baino hobeto azaltzen da Luis Alberto Pérez González zuzendari nagusiaren ahotsaren bidez. Hark bertatik bertara bizi izan zituen lehen urratsak eta gaur egun Erreka Mexikoren lidertzan segitzen du.

Luis Alberto Pérez González, Erreka Mexikoko zuzendari nagusia.
Luis Alberto Pérez González, Erreka Mexikoko zuzendari nagusia: "Makineria instalatzea nahiko erraza da; kooperatibaren balioekin lerrokatutako erakunde-nortasuna eraikitzea da benetan konplexua"
Zuzendari nagusiak azaldu duenez, lehenengo urteak "eraikuntza-urteak izan ziren: ez bakarrik azpiegitura muntatzekoak, baizik eta pertsonak, prozesuak eta antolakuntza-kultura abian jartzeko urteak. Helburua ez zen soilik azpiegitura bat instalatzea, baizik eta taldea osatzea, ezagutza transferitzea, prozesuak egokitzea eta merkatuan sinesgarritasuna eraikitzea". Antzuolako kooperatibak hasieratik egin zuen Mexikoren aldeko apustua, plataforma estrategiko gisa, kokapen geografikoaren, industria-ahalmenaren eta hazteko ahalmenaren alde. "Mexikoren aldeko apustua epe luzeko erabakia izan zen, gure hazkunde jasangarriaren eta tokiko sustraitzearen filosofiarekin koherentea", gogorarazi du Perezek.
Lehen urte horietako erronka nagusietako bat balio kooperatiboekin lerrokatutako kultura sendo bat sortzea izan zen. "Makinak instalatzea nahiko erraza da; kooperatibaren balioekin lerrokatutako erakunde-nortasuna eraikitzea da benetan konplexua" dio zuzendariak. Erreka proiektuaren oinarriak hiru zutabetan oinarritu ziren: kalitate teknikoa, taldearen prestakuntza eta egonkortasuna eta diziplina operatiboa

Erreka Mexikoko kolektiboa osatzen duten pertsonak 25. urteurrenaren ospakizunean.
Sendotze eta heldutasun garaia
Urteekin, enpresak hasierako fase batetik heldutasun industrialeko etapa batera eboluzionatu zuen. Gaur egun, Erreka Mexiko proiektu sendoa da, teknologikoki aurreratua eta taldearen estrategia globalean erabat txertatua. "Planta aurreratuagoa, prozesu estandarizatuak, kudeaketa-sistema profesionalizatuak eta urte askoan metatutako esperientzia duen giza taldea ditugu", azaldu du Pérezek. Bere ibilbidearen mugarrien artean honako hauek nabarmentzen dira: ekoizpen-gaitasunak handitzea, azken belaunaldiko teknologia sartzea, kudeaketaren profesionalizazioa, taldearen estrategia globalean erabat integratzea eta giza taldearen egonkortasuna.
Mexiko pieza estrategikoa bihurtu da Erreka Taldearen barruan, ekoizpen-gaitasuna, Amerikako merkatuarekiko hurbiltasuna eta esperientzia operatiboa eskainiz. "Mexikoko lantegia eredu kooperatiboaren barruan egituratutako hazkundearen adibide bat da", adierazi du zuzendari nagusiak.
Querétaro eta MONDRAGON: lotura kooperatiboa
Errekak Queretarorekin duen harremana MONDRAGONek Mexikon duen presentziaren barruan kokatzen da, estatu honetan bereziki indartsua dena. "Erreka izan zen taldeak eskualdean ezarri zuen lehen enpresetako bat, eta harreman horrek indartzen jarraitu du urtez urte", gogoratu zuen urteurrenean Arturo Alvarado korporazioko ordezkariak. Lantegiak tokiko industria bultzatzeaz gain, Mexiko eta Euskal Herriaren arteko zubi ekonomiko eta teknologiko gisa jarduten du, epe luzeko lankidetza iraunkorreko eredu bat indartuz.
Etorkizuneko erronka nagusiak lau ardatz estrategiko ditu: berrikuntza teknologikoa eta automatizazio aurreratua; jasangarritasuna eta efizientzia energetikoa; lehiakortasun globala; eta talentua erakartzea eta garatzea
Pertsonengan oinarritutako lan-kultura
Barne kultura da Erreka Mexikoren aktibo nagusietako bat eta egunerokotasuna honako ardatzek definitzen dute: kide izatearen zentzuak, diziplina operatiboak eta erantzukizun partekatuak. "Emaitzarekiko eta pertsonekiko konpromisoak definitzen gaitu", dio Perezek. "Beren bizitza profesionalaren zati handi bat erakunde honi eskaini dioten pertsonak ikustea, oraindik ere gogotsu ekarpenak egiten dituztenak, kultura sendo bat erakusten dute". Metatutako esperientziaren eta belaunaldi-berritzearen konbinazioari esker, Erreka Mexikok tinko iraun du, krisi ekonomiko eta bestelako krisiei aurre eginez.
Etorkizuneko begirada: berrikuntza, iraunkortasuna eta talentua
Etorkizunak erronka handiak eta aukera paregabeak lanteatzen ditu. Perezen arabera, erronka nagusiek lau ardatz estrategikori erantzungo die: berrikuntza teknologikoa eta automatizazio aurreratua; jasangarritasuna eta efizientzia energetikoa; lehiakortasun globala; eta talentua erakartzea eta garatzea. Zuzendari nagusiak 25 urte barru are lantegi espezializatuagoa irudikatzen du: "Eragiketa teknologikoa, jasangarria eta oso espezializatua, ekoizpen-gaitasunagatik ez ezik, berrikuntzagatik eta eskualdeko lidergoagatik ere aitortua".
Erreka Mexikok 25 urte bete ditu aurten, eta urteurren honek enpresa ibilbide bat gogoratu eta aintzatesteaz gain, proiektu kooperatibo sendo eta etorkizuneko bat pausoz pauso eraiki duten pertsona askoren historia ospatzen du. Alberto Pérezek laburbiltzen duenez, "25 urte hauek ez dira erabaki isolatuen emaitza, proiektuan sinetsi duten pertsona askoren etengabeko ahaleginaren emaitza baizik".
Errekari buruz
Erreka aktibo garrantzitsua eta berrikuntza plataforma ireki, arin eta multi-lokalizatua da gaur egun, negozio berriak sortzea eta daudenak eraldatzea bultzatzen duena, printzipio kooperatiboei leial. MONDRAGON Korporazioaren parte da, eta gaur egun 500 pertsonatik gorako lan-taldea du, eta 75 milioi eurotik gorako fakturazioa azken ekitaldian. Errekak 6 ezarpen produktibo ditu 3 kontinentetan, eta gaur egun salmenta guztien % 71,4 nazioartekoak dira.
Bere 4 negozio-ildoekin (Plastics, Smart Fastening, Medical eta Connected Access), Errekak zerbitzuen eta produktuen eskaintza dibertsifikatu du, dibertsifikazio-estrategia berrikuntza irekian oinarrituta. Gaur egun, hazkunde ez-organikoko proiektuetan murgilduta dago, etorkizunera begira enpresetan, ekimenetan eta startupetan inbertitzeko helburuarekin.

Erakundeetako ordezkariak: ezkerretik eskuinera, Arturo Alvarado Hierro, MONDRAGON Korporazioko ordezkaria Mexikon; Luis Alberto Pérez González, Erreka Mexikoko zuzendari nagusia; Marco A. Del Prete, Querétaroko Garapen Jasangarrirako idazkaria; eta Arkaitz Etxezarreta, Erreka Taldeko zuzendari nagusia.