EROSKIk hartutako neurriak Koronabirusaren aurrean (Covid19)

Jarraian, EROSKIk bere webgunean kaleratu dituen neurriak jasotzen ditugu.
2020/03/17

Koronabirusarekin bizitzen ari garen kezka orokorraren aurrean, EROSKIko dendetan zer neurri hartzen ari garen jakinarazi nahi dizuegu, gure lantaldearen eta bezeroen osasuna zaindu eta, premia biziko artikuluen hornitzaile garen aldetik, zerbitzua eta kalitatea bermatzeko.

Osasun-agintariekin harremanetan gaude egunero, azkartasunez eta prebentzioz esku hartzeko. Erosketa egitean ohitura batzuk hartzea zeinen garrantzitsua den informatzeko eta garbiketari, produktuen eskuragarritasunari eta zerbitzuen aldaketari lotutako neurriak jarri ditugu martxan dagoeneko.

Dendetako garbitasuna areagotu dugu, gure bezeroek ukitzen dituzten azaleretan bereziki.

Dendetan produktua bermatze aldera, gure plataformen ekoizpen-ahalmena areagotu eta eskaerak berrikusi ditugu, produktu batzuen eskaera masiboari erantzuteko. Eta, produktu zehatz batzuetan eskaera izugarri igo bada ere, saiatuko gara horiek lehenbailehen hornitzen.

Egoeraren bilakaerari adi gaude, sortzen doazen beharretara ahalik eta ondoen egokitzeko, betiere agintarien gomendioak eta jarraibideak betez.

Erosketa egitean eskularruak erabiltzea eta beste prebentzio-neurri batzuk hartzea zeinen garrantzitsua den ohartarazteko informazioa areagotu dugu. Horrez gain, pertsonen artean zentzuzko tarte bat mantentzeko osasun-agintariek emandako gomendioarekin bat gatoz.

Gure bezeroei eskerrak eman nahi dizkiegu bizitzen ari garen ezohizko egoera honetan jarrera ulerkorra izateagatik, eta animatzen ditugu edozein iradokizun edo kezka gure dendetako langileei helarazteko, aintzat hartuak izan daitezen.

Horrez gain, gogoratzen dizuegu online supermerkatuaren bidez etxetik erosteko aukera dagoelahttps://supermercado.eroski.es/.

Gure dendetako langile guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu egiten ari diren lan eta esfortzu guztiarengatik, eta une zail hauetan profesionaltasunez jarduteagatik.

Osasun Ministerioak emandako gomendio nagusiak gogoratzen dizkizuegu:

Iturria: Espainiako Gobernuaren Osasun Ministerioa

Gogoratzen dizuegu bezeroen kezkei erantzuteko arreta-zerbitzurako telefonoa daukagula: 944 943 444