Irakurriena
- 1. LagunAroren Batzar Nagusia: 2025 ekitaldi bikaina; 2026 zalantzati hasi da testuinguru ekonomikoan
- 2. 24. Korrika MONDRAGONen
- 3. Bost hamarkada hezkuntzaren abangoardian
- 4. Enpresen lehiakortasun globalean Txinak duen eragina, MONDRAGONen Pertsonen Kudeaketarako XVI. Foroaren ardatza
- 5. BATZek WEC enpresa aeroespazialaren %60a erostea onartu du Ezohiko Batzarrean
- 6. Ategi, 2026ko Gipuzkoako Zerbitzu Enpresa gisa aitortua
Eroskik eta Euskadi Fundazioak bizitza ohitura osasungarriak sustatzen jarraituko dute
Eroski Fundazioak berritu egin du Euskadi Fundazioarekin duen lankidetza, eta indartu egin du kirolaren bitartez ohitura osasungarriak sustatzeko konpromisoa, nola eta lurradean sakon errotua dagoen kirol proiektu soziala babestuta. Lankidetza 2025ean abiatu zen. Kooperatibak ingurunean eragin onuragarria duten ekimenak laguntzen dihardu, eta horren parte da herritarrengan ohitura osasungarriak sustatzeko hau ere.
Zehazki, haurrentzat eta gazteentzat eginda dago batez ere, eta kirola, elikadura eta heziketa etikoa konbinatzen ditu. Hitzarmena izenpetzen izan dira Eroski Fundazioko Alejandro Martinez Berriochoa, Iñaki Isasi Euskadi Fundazioko lehendakaria, eta Asun Bastida Eroskiren Harreman Instituzionaletarako eta Komunikazio Korporatiborako zuzendaria.
Asun Bastidak nabarmendu duenez, "Eroski konprometituta dago ingurunearekin eta EAEko gizarte eta kirol nortasunaren parte diren proiektuekin, eta horren isla da hitzarmen hau. Euskadi Fundazioa erreferentea da lurraldean dituen erroengatik eta bokazio sozialarengatik, eta, kooperatiba garen aldetik, zeharo identifikatuta sentitzen gara balio horiekin”.
Alejandro Martinez Berriochoak, berriz, adierazi du: "Eroski Fundazioan lanean jarduten gara herritarrengan ohitura osasungarriak sustatzen, eta kirola giltzarria da ildo horretan. Lankidetza honi esker, gizartean txerta ditzakegu balio horiek, nola eta jarduera fisikoa, elikadura eta ongizatea egiazko eragina duten ekimenen bitartez uztartuta”.
Iñaki Isasik, berriz, hauxe azpimarratu du: "Irrikaz hartzen dugu Eroski Taldearekin itun estrategiko hau izenpetzea; izan ere, kirola baino areago doa lankidetza hau: elkarrekin partekatzen ditugun balioetan sakontzen dugu. Hitzarmen hau ez da bakarrik txirrindularitza eta euskal kultura sustatzeko konpromiso instituzionala: gizarte eta osasun arloko xedeak ere irmoki barneratzen ditu, ohitura osasungarriak sustatzen baititu; batik bat, gazteengan. Gure xede korporatiboak bat etortzen direnez, horrek modua ematen digu garapen eredu iraunkorrago eta arduratsuago baterantz joateko, eta, aldi berean, herritarren ongizatea eta jarduera fisikoa kokatzeko gure ekintza bateratuaren erdigunean".
Euskadi Fundazioarentzat, funtsezkoa da Eroskiren babesa izatea, bizi kalitateari buruz duen ikuspegia eta gizartearekin duen konpromisoa partekatzen baititu; horri esker, biek ala biek jarrai dezakete gizartearen izaeran dauden kirola eta balioak bultzatzen. Hitzarmena berrituta, bi elkarteen artean dagoen harremana indartzen da, eta balioan jartzen da kirola, ongizatea bultzatu eta gizartea eraldatzeko motor gisa.
Harremana berrindartu
Era berean, Eroskik sendotu egiten du lurraldearekin eta balioa sorrarazten duten proiektuekin duen konpromisoa. Hala, hitzarmenak bien arteko harremana berrindartu du etorkizunera begira.