Irakurriena
- 1. BATZek WEC enpresa aeroespazialaren %60a erostea onartu du Ezohiko Batzarrean
- 2. Ategi, 2026ko Gipuzkoako Zerbitzu Enpresa gisa aitortua
- 3. Berdintasuna, MONDRAGONeko kooperatiben izatean
- 4. C'Mon Guys, BKI BOX eta NCLIC Shakespeare txapeldun FLL Euskadi-MONDRAGONen
- 5. Laboral Kutxak 305 milioi euroko irabazi garbia lortu du 2025ean
- 6. Mondragon Assemblyk ATP erosi du, packaging sektorean hazteko
Eroskik bizkortu egin du bere estrategia digitala marketplace berria aurkeztuta
Eroskik pauso erabakigarria eman du eraldaketa digitalaren arloan, bere Marketplace berria aurkeztuta. Eroski online plataformaren barnean egongo da eskuragarri. Espazio berriari esker, bezeroek askoz eskaintza zabalagoa eta lehikorragoa izango dute elikaduraren arlokoak ez diren kategorietan; horietan, dagoeneko kanal digitala baita jokaleku nagusia.
Espazio berriari esker, bezeroek askoz eskaintza zabalagoa eta lehikorragoa izango dute elikaduraren arlokoak ez diren kategorietan
Marketplacearekin, Eroskik arretaz hautatutako beste saltzaile batzuen produktuak gehituko dizkio webguneari, eta horiek arduratuko dira produktua bidaltzeaz eta salmenta ondoko zerbitzua emateaz. Eredu horri esker, konpainiak modu esponentzialean handitu du bere sorta: 60.000 artikulu berri bi hilabeteren barnean, merkatuko preziorik onenekin eta elektronikako, etxeko tresna elektrikoetako eta bestelako 30 kategoriarekin; gainera, zerbitzua eskuragarri izango dute bai penintsulan eta bai Balearretan.
Lehiakortasuna eta zerbitzua bereizgarri
Eroskiren Marketplace berria berezia da sektoreko gainerako plataformen aldean, lehiakortasuna eta zerbitzua orekatzen dituelako. Kooperatibaren xedeekin bat etorriz, Eroskirentzat ezinbesteko baldintza da bikaina izatea bezeroari zerbitzua eta arreta emateko orduan. Hala, merkatuan balorazio bikainak bakarrik dituztenak gehituko dira (lau izarretik gora) eta konpainiak ezarriak dituen arreta eta zerbitzu protokoloak betetzen dituztenak.
Eroskiren asmoa da merkatuko eskaintzarik zabalena eta lehiakorrena eskaintzea hornitzaile hautatu eta kolaboratiboak inguratuta. Hornitzaileok marka ulertzen dute, eta Eroskiren kalitate eta zerbitzu estandarrak betetzen dituzte; horrek, aldi berean elkarrekin hazteko konfiantzazko harremana sortzen du.
"Mugarria izan da gure Marketplacea abian jartzea, modua ematen baitu gure balioaren proposamena esponentzialki handitzeko eta bezeroei bete-beteko eskaintza lehiakor eta eskuragarria egiteko", azaldu du Mari Mar Escrigek, EROSKIren Online Negozioaren arloko zuzendariak.