Irakurriena
- 1. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 2. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 3. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 4. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 5. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 6. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
Eroskik bere web korporatiboa berritu du gardentasuna eta irisgarritasuna indartzeko
Eroskik bere web korporatiboa (https://corporativo.eroski.es/eu/) berritu du, interes-talde guztiei zuzendutako ingurune digital irisgarriagoa, intuitiboagoa eta hurbilagoa eskaintzeko. Atari berriak kooperatibaren jarduerari, kudeaketa-ereduari, estrategiari, emaitzei eta konpromisoei buruzko informazioa modu argiagoan eta antolatuagoan eskaintzen du.
Webgune berritzearekin, Eroskik gardentasunarekiko duen konpromisoa indartu eta bere balio-proposamena hobeto ezagutarazi nahi du. "Webgune berriak aukera emango du nor garen, nola lan egiten dugun eta gure kooperatiba-ereduaren bidez gizarteari nola balioa ematen diogun hobeto ezagutzeko", adierazi du Asun Bastidak, Eroskiko Komunikazio Korporatiboko eta Erakunde Harremanetako zuzendariak.
"Webgune berriak aukera emango du nor garen, nola lan egiten dugun eta gure kooperatiba-ereduaren bidez gizarteari nola balioa ematen diogun hobeto ezagutzeko"
Irisgarriagoa, intuitiboagoa eta eleanitza
Berrikuntzen artean, edukiak bost hizkuntzatan -gaztelaniaz, euskaraz, katalanez, galegoz eta ingelesez- kontsultatzeko aukera nabarmentzen da, adimen artifizialean oinarritutako tresnei esker. Gainera, plataforma WCAG 2.1 AA irisgarritasun-irizpideei jarraituz garatu da, gailu mugikorretarako egokituta dago eta bilatzaile dokumental berria dauka.
Kooperatiba-balioekin bat datorren proiektua
Webgune berriak Eroskiren kooperatiba-eredua eta jasangarritasunaren, berrikuntzaren, osasunaren eta gobernantza onaren arloko konpromisoak ere nabarmentzen ditu. Garapena GUREAK Datapost enpresak egin du; Eroskik harekin lankidetza estua du 2015etik, desgaitasuna duten pertsonen laneratzea sustatzeko.
Plataforma etengabe garatzen joango da, erabiltzaileen beharretara egokitutako eduki eta funtzionaltasun berriak txertatuz.