Irakurriena
- 1. Laboral Kutxa, Estatuko bost banku onenen artean
- 2. Maria Jose Rodriguezek Lagun Aro Aseguruen zuzendaritza nagusiaren ardura hartu du
- 3. LagunAroren Batzar Nagusia: 2025 ekitaldi bikaina; 2026 zalantzati hasi da testuinguru ekonomikoan
- 4. 24. Korrika MONDRAGONen
- 5. Bost hamarkada hezkuntzaren abangoardian
- 6. Enpresen lehiakortasun globalean Txinak duen eragina, MONDRAGONen Pertsonen Kudeaketarako XVI. Foroaren ardatza
Eroskik bere frankizia sarea berriztu du bi urteren buruan hiru milioi inbertituz
Eroskik eta haren frankizia sareak hiru milioi euro inbertitu dituzte bi urte honetan 55 saltoki modernizatzeko, eredu komertziala eboluzionatzeko estrategiaren harira. Inbertsio osoaren helburua da denda formatuaren eraginkortasuna handitzea, hurbiltasunean irabaztea eta kontsumitzaileen behar berrietara egokitzea, bai eta frankizia sarearen lehiakortasuna hobetzea ere lurraldez lurralde.
Saltoki askotan altzariak berritu dira, bai eta hozteko muralak eta zoruak ere; horrela, hobeto antola daiteke espazioa eta erosketa esperientzia erosoagoa bihurtu
Eraldaketen helburu nagusia izan da dendak egokitzea Eroski City autozerbitzuaren eredura, hori baita garapenaren ardatza kooperatibaren frankizia sarean. Prozesu hori taldearen marka guztietan zabaldu da —Eroski eta Caprabo— eta, hala, sare osoaren lehiakortasuna sendotu da, konpainiaren eredu komertzialik berrienaren estandarrekin lerrokatu baita.
Egindako hobekuntzekin goitik behera eguneratu dituzte espazio komertzialak: denden irudia berritu dute, saltokiaren komunikazioa hobetu eta eredu komertzial berriaren elementuak txertatu, hala nola ogien eta pisurakoen atalak. Aldi berean, saltokietako askotan salmenta aretoko altzariak berritu dira, bai eta hozteko muralak eta zoruak ere; horrela, hobeto antola daiteke espazioa eta erosketa esperientzia erosoagoa bihurtu.
Eredu honek hurbileko denden kontzeptua betetzen du, eta erosketa arina eta osoa eskaintzen du, garrantzi berezia hartzen dutelarik produktu freskoek, marka propioak eta ingurunera egokitutako sortak. Horretaz gainera, prozesu honetan, bi dendak espezifikoki eboluzionatu dute Aliprox eredutik Eroski City eredura, eta, hala, konpainiaren eredurik gaurkotuenaren zabalpena sendotu dute frankizia sarean.
Eroskiren asmoa da ildo horretan jarraitzea 2026an ere, beste 20-25 denda berrituta, eta Eroski City eredua frankizia sarean hedatzen joatea
Eraginkortasun energetikoa eta modernizazio planaren jarraipena
Eraginkortasun energetikoa hobetzea izan da ardatz garrantzitsuetako bat berrikuntza prozesu honetan. Dendek LED argiztapenerako sistemak txertatu dituzte. Horiei esker, kontsumo elektrikoa apaldu egingo da, eta jarduerak eragiten dituen emisioak gutxitzen joango dira. Era berean, makina aretoko ekipoak berritu dira, soluzio eraginkorragoak txertatu, eta gas fluordunen gainean indarrean den araudira egokitu; horrela, saltokien kudeaketa iraunkorragoa izango da.
"Inbertsio honek erakusten du nolako konpromisoa dugun gure frankizia hartzaileekin gure denda eredua eboluzionatzen jarraitzeko eta bezeroen beharrei gero eta gehiago egokitutako proposamena eskaintzeko. Ezinbestekoa da sarea modernitzazea eta saltokiak etengabe hobetzen joatea, horrek indartuko baitu gure frankizia ereduaren lehiakortasuna", azpimarratu du Alberto Cañasek, Eroskiren Frankizia arloko zuzendariak. Eroskiren asmoa da ildo horretan jarraitzea 2026an ere, beste 20-25 denda berrituta, eta Eroski City eredua frankizia sarean hedatzen joatea.