Irakurriena
- 1. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 2. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 3. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 4. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 5. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 6. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
Eroskik aurretiaz amortizatu du bere aurreko finantza hitzarmeneko zor guztia
Eroskik gutxitu egin du bere zorpetze maila, eta zorraren egitura birdefinitu du ostegun honetan. Eroskik aurretiaz amortizatu du aurreko finantza hitzarmenarekin lotutako zorra; hala, bi epetan betetzekoak zituen konpromisoak bete ditu: bata, 503 milioi eurokoa, 2024ko uztailaren 31rako zena, eta bestea, 200 milioi eurokoa, 2027ko uztailaren 31rako zena.
Ostegun honetan, era berean, aurreko asteetan iragarritako bonuen jaulkipena itxi du. Bonu senior bermatuak dira, 500 milioi euroko zenbateko nominala dutenak eta esklusiboki inbertsiogile instituzionalekin egin direnak.
Finantza egituraren optimizazioa
Eroskiren estrategia izan da zorra zor-tresna batean baino gehiagotan zatitzea, eta estrategia horren parte da neurri hau ere. Hala, 35 milioi euroko mailegu bat izenpetu zuen BNP Paribas eta Deutsche Bank entitateekin, 2025eko epemuga zuena; beste mailegu bat, 112,85 milioi eurokoa, Laboral Kutxa, Kutxabank, ICO, SAREB eta Mondragon Inversiones entitateekin, 2029an epemuga zuena; eta aipaturiko bonuen jaulkipena, 2029ko epemugarekin.