Irakurriena
- 1. AMETS Power Electronics sortu dute MONDRAGONek eta Artechek potentzia-elektronika sustatzeko
- 2. BGAEentzako fiskalitate berria. Nola eragingo dio zure pentsioari?
- 3. LKS Nextek Aitor Moreno batu du taldera, adimen artifizialean eta teknologia kuantikoetan erreferentea
- 4. Joxe Azurmendi hil da, “El hombre Cooperativo” lanaren egilea
- 5. Kooperatibetako barne komunikazioa irauliz
- 6. “Kooperatibismoak enpresen arazo bertsuei, soluzio desberdinak ematen dizkie, pertsona erdigunean jartzen duelako”
MONDRAGON Korporazioak Enplegu Bulegoa martxan jarri du
Enplegu Bulego horretatik landuko den arloetako bat da behar diren profilak definitzea. Horretarako, Korporazioa, Fagor Etxetresna Elektrikoekin eta Lagun-Aro, EPSVrekin mekanismo korporatibo guztiak aktibatzeko lanean ari da, Fagor Etxetresnetako bazkideentzat enplegurako aukera berriak sortzeko helburuarekin.
Berez, lehendabiziko birkokapenak gauzatu dira eta Taldeko kooperatibek eskatutako elkarrizketen kopurua handitu egin da, datorren azarotik aurrera lanpostu jakin batzuetarako hautagaiak aukeratzeko.
Enplegu Bulego honen jarduera ildoak kooperatibek enpleguan dituzten beharrak aztertzera zuzenduta daude, eta aurretiaz ezarritako beharretara egokitzen diren profil profesionalak definitzera. Gainera, barneratu daitezkeen jarduerak, zerbitzuak eta eginkizunak ere aztertzen ari dira, birkokapenak egiteko enplegu aukera berriak sortzeko xedearekin.
Halaber, lankidetzarako mekanismo berriak martxan jarri dira, kooperatibetako sustapen unitateen artean, negozio berriak sustatzeko dinamika biziagoa aktibatzeko helburuarekin, betiere enplegu berriak sortzeko aukerak eskaintzeko.
Korporazioak berretsi egin du eredu kooperatiboan daukan konfiantza erabatekoa, merkatu globalean bere enpresen lehiakortasuna indartzeko apustua dauka, eta konpromiso eta erantzukizun mezua helarazi nahi die bere pertsonei eta gizarteari.
Fagor Etxetresnen egoerak enpleguak sortu duen arazoa ezohiko egoera da Korporazio osoarentzat, bere neurriagatik, baina betiko ildo historikoaren bidetik egiten ari zaio aurre, elkartasun mekanismoetan oinarrituta (Enplegurako Laguntzaren prestazioaren bitartez), kooperatiben arteko lankidetzan oinarrituta (bereziki bazkideak birkokatuz), eta erantzukizun kolektiboan oinarrituta, Fagor Etxetresna Elektrikoen aurre konkurtsotik eratorritako arazoak konpontzen saiatzeko.
MONDRAGONek Euskal Autonomia Erkidegoko BPGaren %3,2 eta Industria BPGaren %7,4 egiten du. Euskal Autonomia Erkidegoan enplegu osoaren %3,5 da, eta industri enpleguaren %8,4. Esportazioak EAEko enpresek egiten dituzten guztien %12,2 dira, eta erkidegoko industri inbertsioen %10,7. Magnitude horiek eredu kooperatiboaren baliagarritasuna eta eraginkortasuna egiaztatzen dute, lanpostuak suntsitzen ari den krisi orokorreko egoera baten barruan.