20 urte pasa daramatza Mundukidek Mozambike iparraldeko nekazari familiekin elkarlanean, pobrezia latza oso orokortuta dagoen testuinguru batean. Familien %80 nekazaritzatik bizi da, lan guztia eskuz egiten dute, eta urtean 300 euro inguru baino ez dute irabazten.
2024/10/24
Igandean jokatu zen Mundukideren lasterketa solidarioa Urkuluko urtegian (Aretxabaleta). Inoizko parte-hartze handienarekin jokatu ere; guztira 22 kooperatibatako ordezkariak, 47 talde eta 330 lagunetik gora aritu ziren, festa giroan. Guztien artean irabazle nagusia, elkartasuna izan zen.
2024/10/22