Kooperazio kooperatiboa
Erdieroaleak eta TB analogikoa eta digitala hartzeko sistemak
Ikerketa zentro teknologikoa
Irakurriena
- 1. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 2. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
- 3. Cocoon bioteknologikoak lantoki berria inauguratu du proteina birkonbinatuak ekoizteko
- 4. Izan zirelako gara, eta garelako izango dira
- 5. Abian da 2024-2025 ikasturtea Mondragon Unibertsitatean
- 6. Lortek zentro teknologikoko zuzendaritzatik Eusko Jaurlaritzara
- 7. Pedro Sanchezek MONDRAGONen Kunshan Parkea bisitatu du, Txinan
- 8. MONDRAGONeko kooperatibak protagonista, gizartearen erronkei erantzunak ematen
- 9. Pello Rodriguezen gidaritzapean lehenengo bilera egin du Kontseilu Orokorrak
- 10. Mundukideko kooperanteen Topaketa Arantzazun
Urriaren 20an egingo dute Mundukideren IX. Lasterketa Solidarioa
Mundukideren Lasterketa Solidarioa egingo dute datorren urriaren 20an Aretxabaletako Urkulu urtegian. IX. edizioa izango da aurtengoa, eta, urtero moduan, herritarren eta erakundeen babesa jasotzeko antolatu du ekimena Mundukidek, Fagor Elektronika, Athlon eta Ikerlan kooperatiben laguntzarekin.
Urri Urizar Mundukideko komunikazio arduradunak azaldu duenez, gizartearen eta erakundeen babesa behar du Mundukidek Afrikako eta Hego Amerikako herrialdeetan lan aukerak sortzen jarraitzeko. Zehazki, enpresa eta nekazaritza arloko kudeaketa teknikak erakusten die bertakoei, herrialde horietan aukerak sortzea tokiko biztanleen bizitza hobetzeko bidea dela iritzita.
Hiru modalitate desberdin
Aurreko urteetan bezala, hiru modalitate izango dira lasterketan parte hartzeko: hiru pertsonako talde lasterketa, oinezkoa eta martxa nordikoa. Lehenengoan, hiru pertsonako taldetan baino ezin daiteke parte hartu, eta, gainera, kooperatibetako kideei dago soilik zuzenduta; gainerako biak publiko guztientzat izango dira.
X3 talde lasterketa
- Kategoriak: emakumezkoa, mistoa eta gizonezkoa
- Ibilbidea: Urkulu urtegiari bira (6,3 km)
- Irteera: 11:00etan
- Prezioa: 10 € (ikasleek 5 €)
- Saria: bazkari bana Arteaga jatetxean
Oinezkoa eta martxa nordikoa
- Ibilbidea: Urkulu urtegiari bira (6,3 km)
- Irteera: 10:30ean
- Prezioa: 10 € (ikasleek 5 €)
Era berean, 7 eta 19 urte bitarteko haur eta gazteek ere izango dute lasterketan parte hartzeko aukera. Kasu honetan, 10:00etan izango da irteera, eta doakoa izen ematea. Egin beharreko ibilbidearen luzera, baina, desberdina izango da adinaren arabera:
- 2015 eta 2017 urteen artean jaiotakoek: 100 m
- 2013 eta 2014 urteetan jaiotakoek: 500 m
- 2011 eta 2012 urteetan jaiotakoek: 1 km
- 2009 eta 2010 urteetan jaiotakoek: 1,5 km
- 2005-2008 urteen artean jaiotakoek: Urkulu urtegiari bira (6,3 km)
Izen ematea zabalik dago dagoeneko urriaren 17ra arte mundukide.org webgunean. Lasterketa egunean ere, nahi duenak izango du izena emateko aukera Urkuluko Otalora jauregiko aparkalekuan, 9:00retik 10:30era bitartean. Dortsalen banaketan ere bertan egingo da ordu berean.
Bestalde, kirol modalitateetan parte hartzerik ez duenak dortsal solidarioa eskuratu dezake mundukide.org webgunean.
Ikerlan, laguntzaile berria
Aurten, Ikerlan da Mundukideren Lasterketa Solidarioko antolaketa taldeko partaide berria, Fagor Elektronika eta Athlon kooperatibekin batera. Bakoitzak bi urteko egonaldia egiten du antolatzaile gisa.
Beste kooperatiba batzuen babesletza ere jaso du Mundukidek, tartean, Laboral Kutxa, Columbus, Ausolan, Orbea eta Eroski kooperatibena.