Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Ekokaleak Ideia Lehiaketaren lehenengo saria Bartzelonara
Epaimahairen lehenengo saria Bartzelonako Escola del Treball ikastetxeko Jordi Masaguerrek, Kevin Miguelek eta Daniel Zaratek osatutako taldeak jaso du Fuente Grifon lanari esker; bigarrena Santiagoko As Fontillas ikastetxeko Anxo Rodriguez, Cesar Garcia, Manuel Vazquez eta Ruben Nievesek osatutako taldearentzat izan da, STELAE lanagatik, eta hirugarrena Barakaldoko Nicolas Larburu institutuko Lexuri Arregik jaso du, Pluvia lanari esker.
Sari banaketa, maiatzaren 11n
Lehenengo saria jaso duen institutuarentzat izan da laugarren saria ere, Fuente Bambu lanagatik, eta azkenik, Gazte Saria Guadalajarak Aguas Vivas institutuko David Zamorak jaso du, GreenMChine lanari esker. Sari banaketa ekitaldia maiatzaren 11n egin zen, Arrasateko Kulturate kultur etxean.