Irakurriena
- 1. Berrikuntza eta Teknologiako Bilkura egin du aurten ere MONDRAGONek
- 2. MONDRAGON Hospitality Summit: sektore soziosanitarioa hizpide
- 3. Nerea Aranguren: “Konfidantza sortu, nor garen egiaz kontatu eta gazteei egitasmo humanistak eskaini behar dizkiegu”
- 4. Aliantza estrategikoa egin du Fagor Ederlan Groupek Duoli Automotive Technology txinatarrarekin
- 5. AMETS Power Electronics sortu dute MONDRAGONek eta Artechek potentzia-elektronika sustatzeko
- 6. Coprecik bere identitate korporatiboa berritu du
Ekoizpen konponbide eta aplikazioak aztertzeko saio berezia

Abiapuntutzat “smart factories” hartuta, produkziorako bitartekoak antolatzeko modu berri bat da, produkzioaren beharrak eta prozesuak hobeto egokitzeko, eta baliabideak efizientzia handiagoz esleitzeko. Digitalizazio horrek laugarren industri iraultza eragin du.
2aCAD eta Autodeskek Autodeskeko diseinuaren azken soluzioak azalduko dituzte, eta errealitate birtualera eta faktorien 3D eskanerrera hurbilduko zaitugu. Errealitate birtualean, erabiltzailea mu8ndu fisikoaren errealitate materialetik bakartzen da, eszenatoki edo ingurune erabat birtual batean “murgiltzeko”.
Puntako garapenak
Ondoren, Ekidek prozesuei balioa emateko moduaz jardungo du, ikusmen artifizialaren edo irudien prozesamenduaren prozesuen bitartez, izaera transbertsala kontuan hartuta. Funtsezko teknologia da 4.0 Industriaren garapenerako. “Produkzioaren begi” moduan, ikusmen artifizialak produkzio malguagoa ahalbidetzen du, produkzio fluxua kontrolatu daitekeelako piezaren ikuskapenaren bitartez.
Azkenik, Iruña Tecnologias etxeak robotika kolaboratiboaren merkatuetan dauden aplikazioan erakutsiko ditu, horren ezaugarriak izanik, besteak beste, malgutasuna, irisgarritasuna eta programatzeko erraztasuna. Robotika kolaboratiboak robot industrialen belaunaldi berri bat definitzen du, zeinek pertsonekin elkarlanean diharduten, espazio fisikoa konpartituz, robotika industrialaren aplikazio tipikoetan behar diren ohiko segurtasun murrizketarik gabe. Halaber, robotika mugikorraren logistikarako soluzioak ere erakutsiko ditu.
Egitaraua:
8:30 – 9:00 |
Parte hartzaileen harrera |
9:00 – 9:15 |
DOCs egitasmoaren aurkezpena - Angel Mari Etxabe – Saiolan SA. |
9:15 – 9:30 |
2ACAD aurkezpena - Manuel Monje – 2ACAD |
9:30 – 10:15 |
Autodesk Diseinu eta Fabrikazio soluzioak - Oriol Llort – Autodesk |
10:15 – 11:00 |
Nola gehitu balioa prozesuei ikusmen artifizialaren bitartez - Oscar Sevillano – Ekide |
11:00 – 11:45 |
Kafea |
11:45 – 12:30 |
Robotika kolaboratiboa eta Robotika mugikorra - Cesar Gonzalvo – Iruña Tecnologías |
12:30 – 13:15 |
Errealitate birtuala, faktorien 3D eskanerra |
13:30 – 15:00 |
Luntxa eta standetako bisita |
Lekua erreserbatzeko: [ Leku erreserba ]