Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.
Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Ekintzailetasunaren eta berrikuntzaren dorrean presente egongo da MONDRAGON
BAT (B Accelerator Tower) lankidetza proiektu 'erraldoi' bilakatzeko asmoz sortu da. Euskadin nagusi diren instituzioen babesari esker, munduan parerik ez duen zentroa da BAT; gai da tresna publikoak bateratu eta ekintzailetzaren eta berrikuntzaren zerbitzura jartzeko, zerbitzu diferentzialekin eta PWC nazioarteko sarearekin batera, eta Talent Garden zein Impact Hub-ekin lankidetzan.
Funtsezko pieza da nazioartean tokiko ekosistema eta sektore zein negozio berrien garapena elkartzeari dagokionez
Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak Euskadin ekintzailetza eta berrikuntzaren erreferente bilakatzeko egin duten apustuaren emaitza da BAT. Funtsezko pieza da nazioartean tokiko ekosistema eta sektore zein negozio berrien garapena elkartzeari dagokionez.
MONDRAGON, Ekintzailetasunaren dorrean
BATek askotariko zerbitzu eta programak eskaintzen ditu, beti ere berrikuntzan oinarritutako ekintzailetza sustatzeko asmoz. Hala, interkooperazio ekimen horretan Korporazioak ere parte-hartuko du MONDRAGON Sustapen Zentroaren, Eroskiren eta LABORAL Kutxaaren bitartez, beti ere, enpresa proiektu berrien sustapena bultzatu, balio erantsi handiko proiektuen ekosisteman aritu eta beste enpresa zein agente batzuekin sinergian, interkooperazioan eta eguneroko hartu-emanean egoteko.