50. urteurreneko logo lehiaketa antolatu du Domusa Teknik kooperatibak

2026 urtean 50. urteurrena ospatuko du Domusa Teknik-ek. Hala, mende erdiko bidea ospatzeko logo berezia egingo du eta berau lehiaketa bidez sortzea erabaki du Errezilgo kooperatibak. Irabazleak 500 euroko saria izango du.
Card image cap
2025/08/28

Domusa Teknik-en helburua da 50. urteurrena ospatzeko logoa sortzea urtean zehar erabiliko dituen euskarri komunikatibo desberdinetan eta antolatuko diren ekitaldietan erabiltzeko. Horretarako lehiaketa deitu du, edonork parte har dezan (kooperatibako langile, bazkide, kolaboratzaile edo bestelako hiritarrek) eta ideia garatu dezan. Logotipoak lema berezi bat eraman dezake, baina ez da beharrezkoa izango. Era berean, diseinuak jatorrizkoa beharko du izan eta aldez aurretik argitaratu gabea.

Epaimahaia Domusa Teknik-eko marketineko lantaldeak eta kooperatiba ordezkatuko duten beste 4 pertsonak osatuko dute

Errezilgo kooperatibaren nortasunarekin bat egingo duen logotipoa sortzea gomendatzen da eta lana jpg, pdf edo formatu bektorial batean entregatu beharko da. Interesatuek ospakizuna@domusateknik.com helbidera bidali beharko dute beraien lana eta mezuaren goiburuan aipatu beharko da “50. urteurrenerako logotipo lehiaketa” eta lanaren izenburua.

Lanak aurkezteko epea

Interesa duten guztiek 2025eko urriaren 15a baino lehen bidali beharko dute beraien lana, egilearen izen-abizenak, adina eta telefono zenbakia aipatuta. Era berean, egileak kooperatibarekin nolabaiteko harremana izanez gero (bazkide, langile, hornitzaile… ) adierazi beharko du. Pertsona batek nahi beste lan aurkeztu ahal izango ditu.

Epaimahaia Domusa Teknik-eko marketineko lantaldeak eta kooperatiba ordezkatuko duten beste 4 pertsonak osatuko dute. Jasotako proposamenen artean epaimahaiak saridun bakarra aukeratuko du eta posta elektronikoz edo telefonoz jakinaraziko zaio irabazleari eta Domusa Teknik-en sare sozialetan plazaratuko da, 2025eko urriaren 15etik aurrera. Irabazleak 500 euroko saria jasoko du. 

Jasotako proposamenen artean epaimahaiak saridun bakarra aukeratuko du eta posta elektronikoz edo telefonoz jakinaraziko zaio irabazleari eta Domusa Teknik-en sare sozialetan plazaratuko da

Jabego eskubideak

Lehiaketaren irabazleak saritutako lanaren eskubide guztiak Domusa Teknik-en esku utziko ditu eta kooperatibak erabateko jabegoa izango du lanarekiko eta haren izenburuarekiko, baita “Copyright”ari dagokionean ere. Era berean, Domusa Teknik-en esku geldituko da diseinuaren moldaketa, argitaratzea, erakusketa eta erreproduzitzea.

Klimatizazio eta ongizaterako irtenbideak