Irakurriena
- 1. Enpresen lehiakortasun globalean Txinak duen eragina, MONDRAGONen Pertsonen Kudeaketarako XVI. Foroaren ardatza
- 2. BATZek WEC enpresa aeroespazialaren %60a erostea onartu du Ezohiko Batzarrean
- 3. Ategi, 2026ko Gipuzkoako Zerbitzu Enpresa gisa aitortua
- 4. Berdintasuna, MONDRAGONeko kooperatiben izatean
- 5. C'Mon Guys, BKI BOX eta NCLIC Shakespeare txapeldun FLL Euskadi-MONDRAGONen
- 6. Laboral Kutxak 305 milioi euroko irabazi garbia lortu du 2025ean
Dikar kooperatibak industria nabea erosi du Garagartzan, eta 2023an bere jarduera hara eramango du
Pasa den ostegunean sinatu zen etorkizun hurbilean Dikarrek Arrasateko Garagartza auzoan okupatuko duen industria nabearen salerosketa.
Horrela, 2019ko azarotik hutsik dauden instalazio horien erabilera industriala suspertuko da, horrek dakarrenarekin eskualdeko enpleguaren eta ekoizpen jardueraren ikuspegitik.
72.000 metro koadroko industria nabe bat da Dikar kooperatibak –MONDRAGONen integratuta dago– erosi duena, kooperatibaren proiektuak hazten eta ingurunean enplegua sortzen jarrai dezan.
Kooperatiba ehizaren, kirol tiraketaren eta aire zabaleko kirolaren sektoreko hainbat markaren jabe da, eta bere asmoa da instalazioak egokitzea eta datorren urtean zehar Garagartzara eramatea bere jardueraren zatirik handiena.
Dikarri buruz. MONDRAGONen integratutako kooperatiba bat da. 1969an sortu zen, Eibarren, Bergaran kokatu da 1980tik, eta ehizaren, kirol tiraketaren eta aire zabaleko kirolaren sektoreetara bideratuta dago. Taldeak bi filial ditu Lawrencevillen (GA, USA) eta beste bat Aveiron (Portugal). Bulego zentralen eta filialen artean 250 pertsona baino gehiagoko taldea osatzen dute, bere marka desberdinen fabrikazioan, banaketan eta merkaturatzean jarduteko. 2021ean, Dikarren salmenta bolumena 90 milioi eurotik gorakoa izan zen, nazioarteko salmenten ehunekoa %97koa izanik.
Eta Ekide, San Andresera
Bestalde, Arrasateko Ekide enpresak Fagor Etxetresna Elektrikoen industria-nabearen zati bat erosi du San Andres auzoan. Ingeniaritzako eta fabrikazioko soluzioen, eta kontrol eta ikusmen artifizialeko tresnen garapenean eta fabrikazioan aditua den Ekidek 57.000 metro karratu eskuratu ditu, eta egokitzapen-fase bati ekin dio, bere jarduera hurrengo ekitaldian bertara eramateko.