Irakurriena
- 1. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 2. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 3. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 4. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 5. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 6. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
Debagoieneko Lanbide Heziketaren Azoka Garaian ospatuko da gaur eta bihar
Mondragon Unibertsitatea eta Arizmendi Ikastola, besteak beste, GOIAZ! Azokan izango dira, Debagoieneko Lanbide Heziketaren Azokan. Aipatutako ikastetxe eta unibertsitateez gain, Debagoieneko Lanbide Heziketako beste bost ikastetxek ere parte hartuko dute, baita udalek eta beste erakunde batzuek ere, hala nola; Mankomunitateak, HHEk, Lanekik eta Bastida Akademiak.
GOIAZ! Azokaren helburua da Debagoieneko hezkuntza eskaintzaren berri ematea, eta bereziki, Lanbide Heziketa ezagutaraztea. Parte hartzen duen erakunde bakoitzak informazio-gune propioa izango du gertaratzen diren interesatuak artatzeko.
Azokaren ordutegia honako hau izango da: gaur, asteazkena, goizeko bederatzietatik arratsaldeko zortziak arte eta bihar, goizeko bederatzietatik arratsaldeko ordu bietara. Azoka eskualdeko DBHko eta Batxilergoko ikasleei ez ezik, gurasoei eta/edo tutoreei, langabezian dauden pertsonei eta informazio orokorra nahi duten guztiei zuzenduta dago.
Antolaketa
Antolaketa Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Agentziaren esku dago eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Ingurunearen Departamentuaren laguntzarekin.