MONDRAGON taldeko makina-erreminta dibisioa
Etxeko energia iraunkorrean espezializaturiko zentro teknologikoa
Irakurriena
- 1. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
- 2. Orbea saritua izan da 2026ko Euskadi GJHen sarietan
- 3. Ruben Gabilondo, Orbeako presidentea: “Orbeako urte onenetako batzuk bizitzea tokatu zait”
- 4. Bazkide eta birkokatuentzako birkualifikazio programa amaitu du Fagor Ederlanek
- 5. Arizmendiarrieta Gunea zabalik da Otaloran
- 6. Eroski Taldeak 17,8 milioi euroko emaitza positiboa izan du 2026ko lehen hiruhilekoan
Danobatgroup eta Mondragon Componentes-ek Global Innovation Day-n hartu dute parte
Global Innovation Day 2021en hamargarren edizioa streaming bidez transmititu da gaur, azaroak 3, eta web orri honen bidez jarraitu ahal izan da: https://www.innobasque.eus/microsite/global-innovation-day-2021/
Berrikuntzaren etorkizuna
Europan sortzen ari diren eta emaitza hobeak lortzen ari diren berrikuntza-joera nagusiak aurkeztu dira gaurko jardunaldian. Eraldaketa digitalarekin, iraunkortasunarekin eta konpromiso sozialarekin lotutako 6 berrikuntza-kasu praktiko ere ezagutarazi dira.
Programan jasotzen den bezala, jardunaldiari hasiera eman eta ongietorria egin ondoren, 6 kasu praktiko aurkeztu dira. Besteak beste, Kitchen Eye, ikusmen-arazoak dituzten taldeentzako entzima inklusiboa, eta Javier Aranceta Mondragon Componentes-eko Berrikuntza zuzendariak aurkeztu du proiektua.
- Proiektuari buruzko informazio gehiago: J. Arancetarekin elkarrizketa.
Gero, 12:10 aldera, mahai-ingurua egingo da Euskadiko eta Europako berrikuntza-joerei buruz. Bertan, Pello Rodriguez, Danobatgroupeko zuzendari nagusiak parte hartu du eta Euskadin eta Europan sortzen ari diren berrikuntzako joerak eta I+G zein berrikuntza sustatzeko tresna berriak aztertu ditu. Rodriguezekin batera, elkarrizketa honetan parte hartuko dute Bea Mahieu Technopoliseko bazkideak, Ivan Marten Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutuko presidenteak, Iñaki Garmendia Ega Masterreko Industria zuzendariak eta Leire Bilbao Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako zuzendari nagusiak.
“Global Innovation Day jardunaldian dugun presentziak argi uzten du berrikuntzaren aldeko apustua egin dugula, industria sektorearen eraldaketa digitalerako ezinbesteko tresnatzat baitaukagu".
"Danobatgroupen, berrikuntza ez da soilik gure bezeroen beharretara egokitutako produktu aurreratuak eta zerbitzuak garatzeko bidea ematen digun baliabidea; aitzitik, gure DNAn integratuta dago eta manufacturingari aplikatutako garapen teknologikoa ulertzeko gure moduaren parte da”, ziurtatu du Rodriguezek.