Irakurriena
- 1. Berdintasuna, MONDRAGONeko kooperatiben izatean
- 2. C'Mon Guys, BKI BOX eta NCLIC Shakespeare txapeldun FLL Euskadi-MONDRAGONen
- 3. Laboral Kutxak 305 milioi euroko irabazi garbia lortu du 2025ean
- 4. Mondragon Assemblyk ATP erosi du, packaging sektorean hazteko
- 5. Orbik Cybersecurity, Pedro Sanchezekin batera joan da Indiara, AI Impact Summit 2026era
- 6. MONDRAGONen Berdintasun Jardunaldiak aldaketa kulturala sustatuko duten lidergoak lantzeko deia egin du
COVID-19: LagunAroren Osasun Laguntza eta Aldi Baterako Ezintasuna
Osasun Laguntza
Dakizuenez, Koronabirusa osasun publikoko arazo bihurtu da, nazioarteko eraginarekin eta Osasun Zerbitzu Publikoak ari dira kudeatzen.
Ondorioz, mutualistaren batek gaixotasun horrekin lotutako osasun laguntza behar badu, Agintaritza Sanitarioen gomendioei jarraitu beharko dio; protokoloak eguneratuz joango dira egoeraren bilakaeraren arabera.
Horien artean, arnasbideen infekzioarekin bat datorren ezaugarri klinikorik balego, eta sintomak hasi baino 14 egun lehenago transmisio komunitarioko lekuetara bidaiatu badu mutualistak, edo egiaztatutako kasu batekin harreman estuan egon bada, telefonoz jarri beharko da harremanetan Osasun Zerbitzuko Kontseilu Sanitarioarekin:
- Osakidetza – Euskal Autonomia Erkidegoa 900 20 30 50
- Osasunbidea - Nafarroa 948 290 290
- edo 112.
Zerbitzu horietan beharrezkoak diren aholkuak jasoko ditu eta jarraitu beharreko pausoak zehaztuko dira.
Aldi baterako ezintasuna prebentziozko bakartzeagatik
Eusko Jaurlaritzak eta gainerako erakunde publikoek ezarritako irizpideei jarraituz, osasun publikoko agintaritzak eta horien profesional asistentzialak arduratuko dira zehazteaz zein den jarraitu beharreko prozesua infekzio susmorik balego, eta, dagokionean, eurek ezarriko dute bakartze prozesua eta dagokion aldi baterako ezintasuneko baja agiria emango dute, kontingentzia arruntagatik. Hori gertatuz gero, LagunArok hartuko du bere gain dagokion prestazio ekonomikoa.
Aurreko paragrafoan deskribatutako prozeduraz gain, Kooperatibak erabakitako prebentzio neurrien ondoriozko bakartze aldiak ez dira Aldi Baterako Ezintasuntzat hartuko.