Irakurriena
- 1. Felipe VI.ak MONDRAGON bisitatu du, haren eredua eta etorkizuneko erronkak bertatik bertara ezagutzeko
- 2. “Eroski lan egiteko leku aberasgarri egiten jarraitu behar dugu”
- 3. MONDRAGONek Mexikoko filialen arteko kooperazioa indartu du
- 4. Elkartasuna nagusi Mundukideren lasterketan
- 5. Jokin Umerez izendatu dute Eneako zuzendari nagusi
- 6. Bazen behin Behobia Donostian
Coprecik Fresh Electric, EBDA eta El Araby-rekin hitzarmena sinatu du Egipton kokatzeko
Planta berria 2023ko apirilean hasiko da seriean fabrikatzen. Ezarpen berri hau mundu mailako gainerako lantegiei batu zaie , eta gero eta interesgarriagoa den eskualde honetan produktuen portfolioa zabaltzeko aukera eskainiko du.
Coprecik urte asko daramatza Egiptoko gas-sukaldeetarako lanean eta soluzioen erreferente izaten
Egiptok 105 milioi biztanle ditu eta urtean 3 milioi pertsonako hazkundea bizi du; industria modernizatzeko bidean aurrera egiten ari den herrialdea da, eta linea zuriko sektorea lehentasunezkoa da garapen horretan.
Coprecik urte asko daramatza Egiptoko gas-sukaldeetarako lanean eta soluzioen erreferente izaten. Orain, tokiko bazkideen eskutik, beste urrats bat eman du herrialdeko etxetresna elektrikoen sektoreko enpresek dituzten erronka teknikoetan eta hazkunde-erronketan modu lokalean bidelagun izateko.