Irakurriena
- 1. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 2. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 3. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 4. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
- 5. MONDRAGON, konpromisoaren indar eraldatzailea
- 6. "MONDRAGON proiektu kooperatiboa, gertukoa, berrikuntzan oinarritua, eraldatzailea eta irekia da"
Euskadiko Kutxaren eta Ipar Kutxaren arteko Integrazio protokoloa sinatu da

Integrazio-protokoloan jasotako erabakirik garrantzitsuenak honako hauek dira:
- Entitate bateratuak bi entitateetako bazkide mota guztiak hartuko ditu barne.
- Kreditu-kooperatibaren egoitza soziala Arrasaten egongo da.
- Ipar Kutxaren Bilboko egungo egoitza Txikizkako Bankuko Merkataritza Sarearen egoitza operatiboa izango da eta bere Negozio-Batzordearena ere, eta dagokion Lurralde Zuzendaritza eta laguntza-egiturak ere bertan egongo dira. Era berean, Lagun Aro Aseguru-Etxearen egoitza, OBSV berriarena eta Zorroen Sozietatearen eta Kudeatzaileen kokalekua Bilbon mantenduko dira.
- Aldi batez, Kontseilu Errektoreak 15 kide izango ditu: 12 Euskadiko Kutxakoak eta 3 Ipar Kutxakoak.
- Ipar Kutxako egungo zuzendari nagusia zuzendariondoko orokor eta Txikizkako Bankuko Merkataritza Sarearen arduradun izendatzeko erabakia hartu da.
- Bi entitateetako lan-bazkideen edo langileen lan-arloko eta gizarte-segurantzako eskubide eta betebeharrei bere horretan eutsiko zaie, batik bat lan-baldintzei, lan-kategoriari, soldatari, antzinatasunari eta lan-bazkide edo langileen gainerako eskubideei dagokienez.
- Ipar Kutxako langileei lan-bazkide izateko aukera eskainiko zaie. Langile bakoitzak bere erabakia hartuko du.
- Integratu bitartean bi Entitateen jarduera koordinatzeko ardura izango duten lan-taldeak eta lan-mahaiak diseinatuko dira, eta integrazioaren ondoriozko politikak, prozedurak eta antolakuntza zehaztuko dira, erakunde bien jardunbiderik onenak aprobetxatuz.
Azkenik, protokoloak integrazioaren egutegia ere zehazten du. Egutegiaren arabera, bi Entitateetako Kontseilu Errektoreek Bategite Proiektua maiatzaren 28an onartu ondoren, bi Batzar Nagusiek baliozkotu beharko dute, seguruenik ekainaren bukaera aldera. 2012ko azaroa ezarri da behin betiko integratzeko data gisa.
Integrazioaren ondorioz sortuko den Kreditu Kooperatibak 25 mila milioi euro baino gehiago kudeatuko ditu aktiboetan, 1,3 milioi bezero izango ditu 450 sukurtsaletan, 2.500 langile enplegatuko ditu eta 1.700 milioi euroren baliabide propioak bereganatuko ditu.
Integrazioak hobetu egingo du "Tokiko Entitatearen" Posizionamendu Estrategikoa, herrialdean duen atxikimendua sendotuz. Bestalde, Entitate bakoitzaren jardunbiderik egokienak hartuz, kostuen sinergiak eta gestio eredu berriak garatzea erraztuko du. Azkenik, Entitatearen garapena sendotuko du nekazaritzako elikagaien arloan, industriaren arloan eta banka-aseguruen arloan.
Azken finean, aliantzak gizarte-ekonomiako finantza-entitate bat sortzeko proiektua sustatu nahi du, diharduen merkatuei finantza- eta aseguru-zerbitzuak eskaintzera bideratua dagoena, baina eredu kooperatiboan oinarrituta, Estatuko finantza-sistemaren egungo bankarizazio prozesuaren ordezko gisa.