Irakurriena
- 1. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 2. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 3. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 4. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 5. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 6. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
Brunch & Learn: berrikuntza lortzeko proiektuak kudeatu
Otsailaren 24an egingo da Brunch & Learn edizio berria, Mondragon Unibertsitatearen eskutik; eta aukera izango da Euskadin garatzen diren proiektuen tipologiari buruz eztabaidatzeko.
Proiektuak oinarrizko tresna dira erakundeetan berrikuntza eta aldaketa bultzatzeko. Mundu mailako erreferentziazko enpresek diotenez, negozioen bolumenaren P baino gehiago proiektuetan oinarritzen da, eta proiektuek produktu, zerbitzu eta soluzioen esparru handi bat estaltzen dute.
Baina, zein da euskal enpresen errealitatea eta nolakoak dira beraien emaitzak? Otsailaren 24an aztertuko da egingo den Brunch & Learn edizio berrian, Mondragon Unibertsitatearen eskutik; eta aukera izango da ezagutza zabaldu eta honi buruz eztabaidatzeko:
- Euskadin garatzen diren proiektuen tipologia.
- euskal enpresen heldutasuna proiektuen kudeaketari dagokionez.
- Euskadiko proiektuen betetze maila eta ateratzen diren ondorioak.
- profesionalek esparru honetan dituzten erronka eta kezka nagusiak.
- proiektuen kudeaketaren arrakastarako faktoreak.
Ekitaldia Zamudioko Parke Teknologikoan egingo da eta hauxe da egitaraua:
- 9:40 - 10:00 - Proiektuen kudeaketako heldutasun inkesta egiteko pausuak.
- 10:00 - 11:00 - Inkestaren emaitza, proiektuen arrakastarako faktoreak eta etorkizuneko erronken inguruko aurkezpena eta eztabaida.
- 11:00 - 11:30 - Ondorioak eta eztabaida
- 11:30 - 12:00 - Kafea eta networking-a