Irakurriena
- 1. Eskuratu TERNUA produktu sorta
- 2. Abian da Mondragon City Challenge Nazioarteko Lehiaketaren laugarren edizioa
- 3. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 4. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 5. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 6. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
Bizkaiko Batzar Nagusiak gurean bisitan
Gaurkoan, martxoak 19, Bizkaiko Batzar Nagusietako ordezkariak izan dira MONDRAGONen, gure esperientzia bertatik bertara ezagutzeko asmoarekin. Harrera Iñigo Ucin presidenteak egin zien Arrasateko zentro korporatiboan, eta jarraian, MONDRAGONeko ikus-entzunezkoa ikusi eta gero, lan saioa egin zuten. Bertan, besteak beste, talde Kooperatiboaren egungo egoera eta etorkizuneko erronkak jarri ziren mahai gainean. Ane Otadui Batzar Nagusietako lehendakariak ere bere agurra bota zuen.
Batzar Nagusien aldetik, Arturo Aldecoa, Talde Mistotik; Irene Edesa: EAJtik; Ekain Rico, PSE-EEtik; Neskutz Rodriguez, Podemosetik; Javier Ruiz: PPVtik; eta Josu Unanue, EH Bildutik izan ziren.
MONDRAGONen aldetik honako hauek izan ziren bisitan: Arantza Laskurain idazkari orokorra; Juan Mari Palencia, Victor Arrizabalaga eta Oskar Goitia, lehendakariordeak; Bixente Atxa, Mondragon Unibertsitateko errektorea; eta Mikel Alvarez, Harreman Instituzionaletarako arduraduna.
