TUlankide MONDRAGON

BIND 4.0 programaren laugarren edizioa martxan da

2019/09/03

Bigarren urtez, MONDRAGONek enpresa eragile moduan parte hartuko du eta Sustapen Zentro Korporatiboaren bitartez, bere osotasunean eskaini dezakeena aurkeztuko du eta taldeko kooperatibei eta entitate guztiei ikuspegi zabal eta korporatiboagoa eskainiko die.
 MONDRAGON Korporazioak enpresa-eragile moduan parte hartuko du, MONDRAGON Sustapen Zentro korporatiboaren bitartez.

Uztailean hirugarren edizioko emaitzak aurkeztu eta laugarren edizioa iragarri zen. Helburua talentua atzematea eta Euskadiko industria adimenduna garatzea da.
Interesa duten start-upek irailaren 13a baino lehen eman beharko dute izena.

Euskadin Laugarren Iraultza Industriala garatzearen aldeko apustuaren emaitza da BIND 4.0. Iraultza horren helburua da lantegiak digitalizatzea, talentua eta startup onenak erakartzeko mundu mailako lehiaren markoan. 

MONDRAGONek bere osotasunean eskaini dezakeena aurkeztuko du eta taldeko kooperatiba eta entitate guztiei ikuspegi zabal eta korporatiboagoa eskainiko die.

Hala nola, aurreko edizioetan bezala, beste hainbat kooperatibek ere hartzen dute parte ekimenean:  BatzCikautxoDanobatgroupFagor Ederlan GroupMaierOronaUlma, eta aurten baita Eroskik ere.

Hauxe da Eroskik publikatu duen aurkezpen bideoa. Eta beste guztiak ere ikusgai daude honako webgunean: https://bind40.com/partners/ 

 

Laugarren edizioaren helburuak

Euskal enpresa handiak interesaturik daude konponbide teknologiko berriak eskain ditzaketen startupetan eta, interes horren osagarri, BIND 4.0 programak laguntza eskaintzen die startup horiei fakturazio arloan, merkatura sartzen laguntzen die izen handiko bezeroen bitartez eta inbertsioak edota finantzaketa lortzeko aukera ematen die beren garapenaren hasierako fasean. Hala, bi helburu konbinatzen dira: enpresa-proiektu gorakorrak azeleratzea eta konpainia sendoen eraldaketa digitala bultzatzea. Zehatz mehatz hauek dira laugarren edizioaren ezaugarri nagusienak: 

  • Euskadin Laugarren Iraultza Industriala garatzearen aldeko helburu horrekin elkartu dira EAEko eragile publikoak (Eusko Jaurlaritza, SPRI Taldea, Foru Aldundiak eta BIC Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa enpresa eta berrikuntza zentroak) eta Euskadin kokatutako 40 korporazio pribatu garrantzitsu nahiz nazioarteko punta-puntako hainbat konpainia, hala nola, Siemens, Microsoft eta Amazon (programako kolaboratzaile teknologikoak).

 

  • 2016an abiarazi zen BIND 4.0, topagune izateko startup berritzaileentzat -ez bakarrik Euskadikoentzat, deialdia nazioartekoa baita- eta Euskadin kokatuta eta errotuta dauden enpresa handientzat. Aukera paregabea da euskal industriaren eraldaketa digitala bultzatzeko eta, aldi berean, ekimen berritzaileen finkapena azeleratzeko, benetako proiektuak garatuz erreferentziazko bezeroekin.

 

  • Laugarren edizioko berritasunak dira: elikaduraren sektorearekin lotutako proiektuak babestuko dira eta orobat sortuko da Venture Club-a, azeleragailuaren zerbitzuak indartzeko eta enpresa berrien garapena babesteko eta sendotzeko inbertitzaile-kluba.
Eguraldia
Igandea 15 Min: 15
Max: 29
Astelehena 16 Min: 17
Max: 29
Asteartea 17 Min: 13
Max: 28
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak