Irakurriena
- 1. Berdintasuna, MONDRAGONeko kooperatiben izatean
- 2. C'Mon Guys, BKI BOX eta NCLIC Shakespeare txapeldun FLL Euskadi-MONDRAGONen
- 3. Laboral Kutxak 305 milioi euroko irabazi garbia lortu du 2025ean
- 4. Mondragon Assemblyk ATP erosi du, packaging sektorean hazteko
- 5. Orbik Cybersecurity, Pedro Sanchezekin batera joan da Indiara, AI Impact Summit 2026era
- 6. MONDRAGONen Berdintasun Jardunaldiak aldaketa kulturala sustatuko duten lidergoak lantzeko deia egin du
Bideo laburpena: microFLL MONDRAGON-INNOBASQUE
200 gazte inguruk hartu dute parte ULMA Taldea, Ikerlan, Mondragon Unibertsitatea eta Ausolanek antolatutako torneoan, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Iturripeko Campusean.
Arrakastatsua izan zen ekitaldia. 20 taldek hartu dute parte, 200 ikasle baino gehiago, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastetxe ezberdinetatik etorritakoak; konkretuki Arizmendi ikastolatik bost taldek, Mariaren Lagundiatik hiruk, Axular, El Regato, Urkide eta Jesus Maria ikastetxeetatik bik eta Trueba, Egibide, Elburgo eta Zuazola ikastoletatik talde banak.
Eta erakundeetako ordezkarien izenean, bertan izan ziren: Markel Olano (Gipuzkoako Ahaldun Nagusia), Iñigo Ucín (MONDRAGON Korporazioko presidentea), Bixente Atxa (Mondragon Unibertsitateko errektorea), Maria Ubarretxena (Arrasateko alkatea), Leire Bilbao (Innobasqueko zuzendari orokorra), Manu Salaverria (Innobasqueko presidentea) eta Ainhoa Aizpuruk (Ekonomia Sustapenerako Gipuzkoako Ahalduna).

