Irakurriena
- 1. Cikautxo eta Fagor Ederlan, klima-kudeaketan munduko enpresa liderren artean
- 2. Kooperatibetan berrikuntza indartuko du MONDRAGONek Zorrozaurreko proiektuarekin
- 3. "Euskaldunei buruzko topikoak ezagutzen nituen, baina niretzat oso gertuko jendea zarete"
- 4. Orbik Cybersecurity, kooperatiba mistoa bihurtu den lehen start-up teknologikoa
- 5. Euskararekin duen konpromisoa berretsi du Kidek plan estrategiko berriarekin
- 6. Ondoan eta LKS Next enpresek Legoan garatu dute, Adimen Artifizial Sortzailea arauen zaintzaren zerbitzura bideratuz
Berrikuntza eta lan-aukerak Euskadiko gazta sektorean, aztergai Lea Artibai Ikastetxean

Lea Artibai Ikastetxeak "Gaztagintza Euskal Herrian" izeneko jardunaldia antolatu du Markina-Xemeinen, Derioko Nekazaritza Eskolako, Zabalburu Bilboko Ikastetxeko eta Tartanga Erandioko lanbide heziketa ikastetxe integratuko ikasle eta irakasleak bertaratu dira besteak beste.
Lanbide heziketako ikasle eta irakasleek gaztagintza sektoreko tradizioa eta berrikuntza uztartzen dituen jarduera honetan prestakuntza, esperientzia praktikoa eta arrakasta profesionaleko kasuak ezagutzeko aukera izan dute.
Ekimen honen bidez, Lea Artibai Ikastetxeak Euskadiko elikagaien sektorerako etorkizuneko profesionalak prestatzeko duen konpromisoa berretsi du, elikagaien industriaren egungo beharrekin lerrokatutakoa, inguruko industria-ehunarekin harreman estua duena eta lan-aukera onak dituena
Horrela, jardunaldia Lea Artibai Ikastetxeko elikagaien eraikineko instalazioetan zehar burututako bisita gidatu batekin hasi da. Bertan, "Prozesuak eta kalitatea elikagaien industrian" zikloa ematen da. Espazio hori elikagaien teknologian espezializatutako Leartiker Zentro Teknologikoarekin partekatzen du ikastetxeak, eta sektoreko etorkizuneko profesionalak zer ingurunetan trebatzen diren gertutik ezagutzeko aukera eman die bertaratuei.
Bisitaren ondoren, Malen Sarasua, Leartiker Esneki Zentroko arduradunak gidatutako gazta-dastaketa batean parte hartu dute. Esnekien ikerketan eta garapenean Euskal Herrian erreferentziazko zentroa den Esneki Zentroak eta Lea Artibai Ikastetxeak instalazioak eta ekipoak partekatzen dituzte beraien jardunean, prestakuntza ziklo honen eta tokiko industria-sarearen arteko loturak indartuz.
Jardunaldiari amaiera emateko, Prozesuak eta kalitatea elikagaien industrian zikloko bi ikasle ohiren testigantza baliotsua entzuteko aukera izan dute ikasleek: Unai Agirre bergararrak eta Haizea Egia markina-xemeindarrak beraien esperientzia akademiko eta profesionala partekatu dute. Lehenengoak Leartiker Esneki Zentroan lan egiten du ikerlari bezala, eta, bigarrenak, gastronomiaren esparrura eraman du bere prestakuntza, Eneko Atxa sukaldari ospetsuaren jatetxean ari baita lanean.
Ekimen honen bidez, Lea Artibai Ikastetxeak Euskadiko elikagaien sektorerako etorkizuneko profesionalak prestatzeko duen konpromisoa berretsi du, elikagaien industriaren egungo beharrekin lerrokatutakoa, inguruko industria-ehunarekin harreman estua duena eta lan-aukera onak dituena.