Irakurriena
- 1. Elkartasuna nagusi Mundukideren lasterketan
- 2. Jokin Umerez izendatu dute Eneako zuzendari nagusi
- 3. Bazen behin Behobia Donostian
- 4. Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
- 5. "Elektrifikazioak, kostuen gaineko presioak eta jasangarritasunak berrasmatzera behartzen gaituzte"
- 6. Eskuratu TERNUA produktu sorta
Beñat Aierdi Jerez, MUko Psikopedagogia ikasketak bukatzen ari da Kenian
Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultateko ikaslea da Beñat. Leidenen (Holandan) hasi zuen ERASMUS programa, Hogeschool Leiden unibertsitatean. Gaur egun, Kenian ari da eskola publikoetan hezkuntza konpetentzia eta konpetentzia sozialak nola lantzen dituzten aztertzen.
Bere hitzetan, honela azaltzen du Beñatek bere esperientzia: “Global Awareness Minor-a egiten ari naiz psikopedagogia ordez, eta proiektu bat lantzeko aukera dut, nik aukeratutako herrialdean gainera. Holandan proiektua prestatzen hilabete eman eta gero, Kenia aukeratu nuen berau burutzeko. Eskola publikoetan hezkuntza konpetentzia eta konpetentzia sozialak nola lantzen dituzten aztertzea da helburua: elkarrizketak, behaketak, eta abar. Horretaz gain, umezurtzen futbol talde bat entrentatzen ari naiz eta eskola publikoetan jokoak eta dinamikak egiten ditut gazteekin”.