Irakurriena
- 1. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 2. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 3. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 4. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 5. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 6. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
Batzek eraso sexisten aurkako protokoloa aktibatu du
Batzek gaitzespen mezu argia helarazi nahi izan die kooperatibako bazkide eta langileei zein gizarteari oro har, emakumeen aldageletan instalatuta zegoen kamera bat aurkitu eta gero. Kooperatibak gaiari buruzko ikerketa iragarri du, “gertatutakoa lehenbailehen argitzeko eta hartu beharreko neurriak hartzeko”.
Hau da kooperatibaren mezua.
“Azken egunotan jazotako gertaeren ondoren, Batzek zera adierazten du:
- Lehenik eta behin, kooperatibak horrelako edozein ekintzaren aurkako jarrera berresten du, eta zinez gaitzesten eta arbuiatzen du.
- Berehala aktibatu da sexu jazarpen eta jazarpen sexistari buruzko gatazkak ebazteko dagoen protokoloa.
- Horretarako, Kooperatiba barruan izendatutako Aholkularitza Konfidentzialak, zuzendaritzarekin lankidetzan eta aipatu protokoloaren arabera, egin beharreko jarduera guztiak egin ditu gertakariak guztiz argi daitezen.
- Horrek Barne Prozesu bat abiaraztea eragin du, Kooperatibaren Estatutuetan eta Barne Araudian ezarritakoa aplikatuz, non denboran zehaztutako hainbat urrats egitea xedatzen den.
- Aldi berean, eragindako pertsonei babesa eman zaie Ertzaintzaren aurrean jarritako salaketa kudeatzeko.”