Irakurriena
- 1. “Eroski lan egiteko leku aberasgarri egiten jarraitu behar dugu”
- 2. MONDRAGONek Mexikoko filialen arteko kooperazioa indartu du
- 3. Elkartasuna nagusi Mundukideren lasterketan
- 4. Jokin Umerez izendatu dute Eneako zuzendari nagusi
- 5. Bazen behin Behobia Donostian
- 6. Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
Badator Koopaketa, gazte kooperatibistak aktibatzeko jardunaldia
Nazioarteko Kooperatiben Eguna ate joka dagoen honetan, euskal kooperatibetako gazteek euren modura ospatzea erabaki dute. Hala, bigarren urtez jarraian, Koopaketaren bigarren edizioa egingo da Donostian: Alegia, kooperatibismoa lanetik harago ulertzeko eta pertsonak erdigunean jartzen dituen etorkizuna elkarrekin diseinatzeko espazioa. 2026ko edizioan, beste behin, Konfekoop eta Kooperatiben kontseiluaren eskutik egingo da jardunaldia.
2026ko edizioan, beste behin, Konfekoop eta Kooperatiben kontseiluaren eskutik egingo da jardunaldia
Uztailaren bian izango da hitzordua, goizeko 9:15etik 14:30ak arte. Bertan, besteak beste; mahai-inguruak, lan-taldeak, kontzertua, zuzeneko podcast-a eta bazkaria izango dira. Izena eman nahi duenak jada aukera du hemen: https://forms.gle/k6BEdYdiLsCPRTW88
Plaza mugatuak izango dira.