Irakurriena
- 1. Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
- 2. "Elektrifikazioak, kostuen gaineko presioak eta jasangarritasunak berrasmatzera behartzen gaituzte"
- 3. Eskuratu TERNUA produktu sorta
- 4. Abian da Mondragon City Challenge Nazioarteko Lehiaketaren laugarren edizioa
- 5. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 6. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
Badator Euskaraldia!
Bi hilabete baino gutxiago gelditzen dira Euskaraldia abian jartzeko.
Entitateetan ariguneak osatzeko aukera zabalik
Maiatzean ireki zen entitateek ariguneak osatu eta ariketan izena emateko aukera, eta oraindik ere urriaren 31a arte mota guztietako entitateek (denda, elkarte, kirol-talde, enpresa edota erakunde) aukera izango dute ariguneak identifikatu eta Euskaraldian talde moduan parte hartzeko.
2020ko ekitaldian MONDRAGON Korporazioko 44 kooperatibetako 983 arigune erregistratu ziren: 587 barne arigune eta 396 kanpo arigune.
Ilusioz, arduraz, gogoz eta emozioz ekingo diogu aurten ere ariketari. Hitzez ekiteko garaia da aurtengo leloa eta Euskaraldiak kaleak bete nahi ditu berriz ere, “euskaraz hitz egitea inoiz baino errazago izan dadin”.
Informazioa eta izen-ematea euskaraldia.eus webgunean.