TUlankide MONDRAGON

Babeserako pantailak Gipuzkoako merkatari eta ostalarientzat

2020/05/23

2.000 pantaila babesle ekoiztu ditu ERREKAk eskualdeko eta Gipuzkoako merkatari eta ostalarien artean banatzeko.

Errekako zuzendari nagusi den Antton Tomasenak azaldu digunez, “diseinua Tknikako ikasleena da baina esplotazioa guri eman digute produkzioa aurrera eraman ahal izateko, elkarlanean egindako proiektua izan da”. Hortik aurrera moldea sortu eta pantailak egiteari ekin dio Kooperatiba antzuolarrak.

Pantallas protectoras de ERREKA para comerciantes, hosteleros y baserritarras

Antzuolako Lapatza Baserriko Maje Gorritxo, ostiralero Antzuolako plazan eginten den merkatuan.

Tomasenaren esanetan ekimen hau Errekak gizarteari egin nahi dion ekarpen bat da, “gure asmoa da, beharra duten kolektiboei babesa eskaintzea eta haiek euren lana seguruago egin ahal izateko bitartekoak jartzea”. Banaketa instituzio eta elkarteen bitartez egitea da aurreikuspena eta jada jarri dira kontaktuan inguruko udaletako ordezkariekin, interesa izan dezaketen kolektiboak identifikatu eta produktua helarazte aldera. Gipuzkoako Foru Aldundiak ere bere interesa agertu du banaketa lurralde historiko osora zabaltzeko eta horretarako modurik egokienak aztertzen ari dira dagoeneko. 

“Fabrikazio mugatua izango da, puntuala”, azaldu du zuzendari nagusiak: “Gure asmoa ez da luzaroan produktu hau egitea, beste batzuen artean, moldeek ere muga bat dutelako” azaldu du Antton Tomasenak.

Erreka etorkizunera begira

Hiru negozio unitatek osatzen dute Erreka: sarbide automatikoenak, finkapenenak eta plastikoenak. Argi dute, etorkizuneko egoera oraindik oso ezezaguna den arren, aukera ezberdinen aurrean prest egon beharko direla, horietara egokitzeko beharrezkoak diren barne eta kanpo egokitzapenak malgutasunez egin beharko dituztelarik.

Orain arte osasun krisia ere malgutasun horretatik kudeatu dute, beharrezkoak ziren segurtasun neurri guztiak hartuz, erakundea egokituz eta kolaboratzaileen lana berrantolatuz, telelanaren bidez adibidez. Zentzu horretan “eskerrak emateaz nekatuko ez dela” dio Antton Tomasenak, “kolektiboak agertu duen prestutasunagatik eta jarrera ezin hobeagatik”.

 

Eguraldia
Astelehena 25 Min: 11
Max: 24
Asteartea 26 Min: 11
Max: 25
Asteazkena 27 Min: 11
Max: 27
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak