Irakurriena
- 1. Arizmendiarrieta Gunea zabalik da Otaloran
- 2. LKS Next-ek 85 milioi euroko langa gainditu du 2025ean eta % 19ko bilakaera izan du 2026ko hasieran
- 3. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
- 4. Batzek 69 milioi euroko finantzaketa sindikatua itxi du 2032ra arteko hazkundea sustatzeko
- 5. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
- 6. Fagor Taldeak 1.735 milioi euroko salmentekin itxi du 2025eko ekitaldia
B2B negozio garapenaren inguruko jardunaldia Garaia Berrikuntza Gunean
Garaia Berrikuntza Guneak eta Loop Unique Companies-ek “B2B Negozioen Garapena” deituriko jardunaldia antolatuko dute, Oscar Torresekin batera, Dassault Systèmes multinazionaleko ‘B2B Management eta WorldWide Partner Development’ alorrean aditua.
Saioa, beraien arteko produktuen eta zerbitzuen salmentan diharduten enpresei (B2B) dago zuzendua, inguratzen dituen eta geroz eta konplexuagoa den ingurune lehiakorra aztertuz, baita negozio eredu berrien ondoriozko erronkek B2C alorrean eskatzen dituzten estrategia desberdinduak landuz ere. Halaber, B2B sektoreko aukera anitzak aztertuko dira, non, aldi berean, B2C enpresa ugarik beren negozioetarako bideak aurkitzen ari diren.
Jardunaldia Loopen lehendabizikoa izango da pasa den urtarrilean Garaiara heldu denetik, non industria sektoreko negozio eredu berrien zerbitzuak desplazatu dituen, egoitza berri bat eraikiz.
Garaiak oso positibotzat jotzen du jardunaldia, inguruneko garapen kooperatibo zein enpresarialarentzako aurrera pauso gisa islatuz. Hori dela eta, bi enpresek, hurrengo asteazkenean, Otsailak 22, Garaia Berrikuntza Gunean arratsaldeko 16:00 izango den jardunaldirako gonbitea luzatzen die alor honetan interesa eta jakinmina duen orori.
Informazio gehiago eta izen ematea ajudez@pologaraia.es (Ainhoa Judez) helbidean.