Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Ausolan eta Eroski, irabazle Bilbon jokatutako Enpresen lasterketan
Ausolan eta Eroski kooperatibetako bi taldek irabazi zuten Bilbon igandean jokatutako Enpresen Lasterketaren bosgarren edizioa.
Ausolan
Ausolaneko lasterkarientzat ez da lehenengo garaipena izan, Donostian ere eskuratu baitzuten sari nagusia. Hala, Ausolaneko lau korrikalariek; Ahmed Ouslimane, Brahim El Asri, Hassan Oubadi eta Mustapha Archaoui, laurak Ausolaguneko Garbiketa Integraleko langileak (Geslagun), oso lasterketa azkarra egin zuten eta 27 minutu eta 45 segunduko denborarekin irabazi zuten (3':16" kilometroa) Gipuzkoako hiriburuan.
Era berean, beste kooperatiba batzuek ere parte-hartu zuten lasterketan, besteak beste Ondoan-ek eta Mondragon Unibertsitateak.
Eta Bilboko hitzordua hobea izan zen oraindik. Lau atletek sekulako denbora egin zuten Bilboko lasterketan eta inoizko markarik onena egin zuten, 27 minutu eta 22 segundurekin. Bigarren sailkatuak, Arteche Turquía-koak ia bost minutura sartu ziren eta hirugarrenak, Ertzaintzakoak, bost minutu eta 35 segundura. Ikusgarria!
Ausolanen oso pozik daude lau lankideek eginiko erronkekin. "Lan- taldean aritzearen eredu dira, Ausolan Taldearekin duten konpromisoaren erakusle, baita gainerako langileekin duten begirunearen lekuko ere, integrazioaren alde eginez eta bizitza osasuntsuaren sustapenaren aldeko apustua eginez".

Eroski
Eroskiko emakumeen taldeak, berriz, Ana Isabel Eleno, Isabel Serna, M. Pilar Arriola eta Miren Arriolak osatutako taldeak ere, garaipena eskuratu zuen. Euren denbora 41 minutu eta 44 segundukoa izan zen. Haien atzetik helmugaratu ziren hurrenez hurren: ECMOcionadas taldekoak eta Arteche Australia-koak. Eroskiko taldeak urtero prestatzen du bikain Bilboko hitzordua eta oraingoan ere sekulako lana egin zuten. Zorionak!
Era berean, beste kooperatiba batzuek ere parte-hartu zuten lasterketan, besteak beste, Ondoan-ek eta Mondragon Unibertsitateak.