Irakurriena
- 1. “Eroski lan egiteko leku aberasgarri egiten jarraitu behar dugu”
- 2. MONDRAGONek Mexikoko filialen arteko kooperazioa indartu du
- 3. Elkartasuna nagusi Mundukideren lasterketan
- 4. Jokin Umerez izendatu dute Eneako zuzendari nagusi
- 5. Bazen behin Behobia Donostian
- 6. Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
Ategik 25 urte: interkooperazioa, jatorritik etorkizunera
Amaia Ramos Ategiko zuzendari nagusiak bideoan azpimarratzen duenez, 25. urteurrena ez da data zehatz bat, "bidaia kolektibo eta partekatu bat" baizik. Ibilbide horretan ezinbestekoa izan da bazkide sortzaileen, bezeroen, hornitzaileen eta lantaldearen konfiantza, eta horiei guztiei aitortza berezia egin nahi izan diete.
Iraganetik ikasiz, Ramosek argi dio, etorkizunera begira geopolitikak, energiak edo adimen artifizialak hornidura-kateetan duten eraginari aurre egiteko, interkooperazioa dela kudeaketa eredu aproposena.
Datozen hitzorduak
Urteurreneko ospakizunek urte osoan zehar jarraituko dute:
-
Batzar Nagusian aurreko lehendakari, zuzendari eta sortzaileen lana omenduko dute.
-
Irailean, 'Horizontes' ekitaldia antolatuko dute adituekin, hornidura-kateen etorkizunaz eztabaidatzeko.
Nondik datorren jakitearen lasaitasunarekin, etorkizuna lankidetzatik, jasangarritasunetik eta berrikuntzatik eraikitzeko ilusioz iritsi da Ategi bere 25. urteurrenera.