Irakurriena
- 1. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 2. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 3. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 4. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 5. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 6. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
Ate irekiak Goimek kooperatiban
90 pertsona baino gehiagok parte hartu zuten ekitaldian. Sektore aeroespazialean eta energiaren sektorean balio erantsi handiko piezen mekanizazioan espezializatuta dagoen kooperatibak, Itziarren eta Mallabian dituen instalazioen ateak ireki zituen langileentzat eta langileen senide eta lagunentzat.
Itziarren eta Mallabian dituen instalazioen ateak ireki zituen langileentzat eta langileen senide eta lagunentzat
Kooperatibak garatzen duen jarduera hobeto ezagutzeko aukera eduki zuten bisitariek, baita kooperatibak erabiltzen dituen ekipamenduak, teknologiarik aurreratuena dutenak, eta doitasun eta produktibitate handiko makinak eta azken belaunaldiko egiaztapen sistemak ere. Itziarko industrialdean dagoen instalazioan, pieza handiak bakarka eta modu seriatuan mekanizatzen dituzte eta Mallabian material zorrotzetan geometria konplexuak artezten eta mekanizatzen dira.
Ekitaldian parte hartu zutenek, halaber, kooperatiban sartu diren azken ekipamenduak ezagutu ahal izan zituzten: SORALUCE FS-16000 ekipamendua, azken belaunaldiko funtzio askoko zentroa.
Makina horrekin GOIMEKek goreneko estandarrak lortzen ditu neurri handiko eta konplexutasun tekniko handiko piezen mekanizazioan, askotariko geometriak mekanizatzen uzten diolako eskakizun zorrotzak dituzten sektoreetarako piezak fabrikatzean.
Makinak 16.000 mm-ko ibilbidea egiten du luzetara, 3.600 mm-koa bertikalean eta 1.500 mm-koa zeharka, eta ibilbide horiekin makinak bi lan estazio ditu SORALUCEk diseinatutako eta fabrikatutako bi mahairekin, eta horiekin hainbat prozesu egin ditzake, hala nola torneaketa, fresaketa, mandrinaketa, zulaketa eta hariztaketa.
Pasa den larunbateko eguna amaitzeko, kooperatibak ezaugarri horiekin egindako lehena izan baita, luntx bat egin zen.