MONDRAGON taldeko makina-erreminta dibisioa
Makina erremintaren diseinua eta fabrikazioa
Zortzi kooperatibek osatzen dugu Fagor Taldea
Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.
Automatizazio produktuen garapena eta fabrikazioa eta makinaria kontrola
Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
MONDRAGON - Keiretsu Forum Inbertsio Industrialeko Foroaren bigarren edizioa
Iragan otsailaren 23an egin zen MONDRAGONen eta Keiretsu Forum-en eskutik Inbertsio Industrialaren bigarren foroa Garaia parke teknologikoan. Sustapen zentroaren bitartez antolatzen du Korporazioak foroa eta Keiretsu Forum-en parte-hartzearekin. Erakunde honek 2.000 inbertsore baino gehiago ditu, 200 milioi dolar baino gehiago inbertitu dituztenak ehunka enpresetan.
Ekitaldira Estatu osoko 120 bat ordezkari gerturatu ziren, gehienak ekosistema ekintzailearekin zerikusia dutenak (korporatiboak, enpresa ertain eta txikien ordezkariak, kontsultoreak, abokatuak, zentro teknologikoak, unibertsitateak, instituzioak, enpresa inkubatzaileak eta azeleradoreak, inbertsio kudeatzaileak, inbertsore pribatuak...) eta noski MONDRAGONen kooperatibetako ordezkaritza zabala ere presente izan zen.
Ekintzailetza industrialak gero eta garrantzi handiagoa hartu du Europan eta interes handia pizten ari da, hala inbertsio ratioak gora egin du arlo horretan. Gainera, ekintzailetza industriala merkatuan hazi nahi duen edozein produkturen berrikuntza prozesuaren ondorioa da eta MONDRAGONek sustatu nahi du, aipatu foroen antolakuntzarekin.
"Keiretsu Forum eta MONDRAGONen arteko harremana aspaldikoa da. Kolaboratzaile estuak gara, izan ere korporazioak gure egitasmoetan parte-hartzen du, inbertitzen gure inbertsio foroetan aurkezten ditugun enpresetan", adirazi du Miquel Costa, Keiretsu Forum Spain-eko CEO eta presidenteak.

Miquel Costa, Keiretsu Forum Spain-eko presidente eta CEOa.
MONDRAGON azken zazpi urteotan merkatuan bere marka MONDRAGON Emprende-rekin kokatzen ari da, oinarri teknologikoa duten enpresak eta hazkunde gaitasuna dutenak erakarri nahian.
MONDRAGONen Enpresa Sustapen Zentroko zuzendari Joseba Sagastigordiaren esanetan, egitasmoaren helburuak korporazioaren estrategiarekin lotuta daude.

Ekitaldia mahai inguru batekin hasi zen, eta bertan parte-hartu zuten besteak beste, Jose Perez Berdud, Fagor Automationek zuzendari nagusiak, eta Nerea Aranguren, Danobat taldeko berrikuntza arduradun eta Idekoko zuzendari orokorrak. Era berean, inbertsioen arloan esperientzia handia duten, Jose Javier Armendariz, Clave Capital-eko CEOa y Alberto Diaz Gonzalez, Beable Capitaleko bazkide sortzailea ere mahai inguruan izan ziren.
Info gehiago gaztelaniazko bertsioan.
MONDRAGON taldeko makina-erreminta dibisioa
Makina erremintaren diseinua eta fabrikazioa
Zortzi kooperatibek osatzen dugu Fagor Taldea
Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.
Automatizazio produktuen garapena eta fabrikazioa eta makinaria kontrola