Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteak Batzar Nagusia egingo du gaur Garaian
Garaia Parke Teknologikoak (Arrasate, Gipuzkoa) Arizmendiarrietaren Lagunak Elkartearen (ALE) Ohiko Batzar Nagusia hartuko du gaur, maiatzak 15. Hitzordu horrek, urtero bezala, aurreko ekitaldiaren balantzea egiteko eta aldi berriko lan-ildoak zehazteko balioko du.
Batzarra 18:00etan hasiko da, bigarren deialdian, aurreikusitako gai-zerrendari jarraituz. Bertan, 2024ko kudeaketa txostena aurkeztu, 2025erako Kudeaketa Plana onartu eta Zuzendaritza Batzordeko kideen zati bat berrituko da.
Amaitutakoan, 19:00etan, publikoari irekitako ekitaldi batean, Leire Mugerza MONDRAGONeko Kongresuko eta Batzorde Iraunkorreko presidenteak hitzaldia eskainiko du: MONDRAGON: 2028rako ibilbide-orria.
Bere hitzaldian, MONDRAGONen ziklo estrategiko berriaren (2025-2028) gakoak jorratuko ditu Mugerzak. Adostutako plan horren helburua da eredu kooperatiboaren funtsa indartzea, negozioen lehiakortasuna hobetzea eta belaunaldi berriei ondare sendoa uztea.
Gogoratu behar da ALE elkartearen xedea dela "bizirik mantentzea Arizmendiarrietaren figura, haren biografia pertsonala eta inspirazio iturri izan zituen balio humanistak, hark hasitako esperientzia, gizarte ideiak eta ekarpen praktikoak aberastea bultzatuz eta babestuz".
