Agur Carmelo Urdangarin

89 urterekin hil den debarrak lotura estua izan du Kooperatiba Esperientziarekin, Orbea, Euskadiko Kutxa, Danobat, LagunAro eta TU Lankideren bitartez.
Card image cap
2021/05/14

Gaur eguerdian hil da Carmelo Urdangain 89 urte zituela. Albisteak tristura eragin du TU Lankideren erredakzioan; izan ere, Carmelo aldizkari horretako kolaboratzaile bikaina izan zen urte askoan: antzinako lanbideei eskainitako Antzinakoak atalaren egile aritu zen, baita argitalpenaren Erredakzio Kontseiluko kidea ere. Beti atsegina eta gertukoa tratuan, epeetan puntuala eta ondo idatzitako lanak ekartzen zituena, kazetaritza eskakizunak bete-betean asmatuz argazkiei, grafikoei, luzapenari, formari, titularrei, ladilloei edo sumarioei zegokienez.

Carmelok TU Lankideren maitasuna jasotzen zuen bere ohiko kolaborazioak entregatzeko Otalorara hilero egindako bidaiei esker. Eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren aintzatespena ere jaso zuen, Lanbide tradizionalak saila medio, 14 liburu argitaratzera iritsi zen ikertzaile eta hedatzailea omendu baitzuen.

Komunikatzaile ona eta beti laguntzeko prest, Carmelo sarritan joaten zen komunikabideetara, berarengana jotzen baitzuten hedabideek enpresa jarduerari lotutako gaiak interpretatzen espezialista zelako. Eta bereziki euskarazko hedabideak, zaila baitzen orduan euskaraz erraztasunez hitz egiten zuten ekonomialariak aurkitzea.

Carmelo Danobat kooperatibaren bazkide sortzaileetako bat izan zen, eta urte askoan aritu zen bertan lanean, 1997an idazkari nagusi zela erretiratu zen arte.

Urdangarinen esperientzia

Kooperatiben esperientzian hainbat kooperatibari lotuta jardun zuen. Horietako bat Orbea izan zen, eta enpresa kooperatibizatu ondoren bertako gerentea izan zen.

P1160079.JPG

Carmelo eta Patxi, Velosolex Orbea promozionatzeko Kataluinara eginiko bidai batean.

Bere espiritu abenturazaleak eta bere ikuspegi komertzialak bidaia asko egitera eraman zuten, estatuan zein nazioartean. Bitxienetako bat Espainiako hainbat probintziatan egin zuena, Patxi Aldabaldetreku adiskidearekin batera, Velosolex Orbearekin kilometroak irentsiz, garai hartan parekorik ez zuen promozio saio batean.

Euskadiko Kutxaren Enpresa Dibisioan ere lan egin zuen, bideragarritasun azterketak eginez eta enpresa kooperatiboen sustapenarekin lotutako jardueretan.

Gainera, Danobat kooperatibaren bazkide sortzaileetako bat izan zen, eta urte askoan aritu zen bertan lanean, 1997an idazkari nagusi zela erretiratu zen arte. Bere bulegoa liburuz, paperez, oharrez, txostenez, gutunez eta dokumentu pilaz betetako leku bat zen, denak antolaturiko kaos moduko batean elkarrekin bizi zirelarik, non berak behar zuen guztia denbora errekorrean aurkitzeko gai zen.

Taldearekin zuen lotura LagunAroko Kontseilu Errektorean zuen presentziaren bidez ere sortu zen, non bertako kide izan zen hainbat urtez.

TU Lankide osatzen dugunok besarkada sakona eman nahi diegu bere familiari, bereziki Eva emazteari eta Ana eta Oskar bere seme-alabei.

Agur bero bat Carmelo!

 

Banketxea

Makina erremintaren diseinua eta fabrikazioa

Bizikleten fabrikazioa