Irakurriena
- 1. TFG-TFM MONDRAGON Sariek talentua saritu dute inoizko parte-hartzerik handienarekin
- 2. MONDRAGONek eta Fagor Electronicak Semi Zabalan inbertitu dute
- 3. Eroskik finantza egitura berrantolatu du, zorra merkeago birfinantzatuz
- 4. MONDRAGON Foroaren XIII. edizioak 400 lagun baino gehiago elkartu ditu Bilbon
- 5. Guido Agostinelli dibulgatzaile argentinarrak MONDRAGON bisitatu eta sareetan arrakasta lortu du milioitik gora ikustaldi lortuta
- 6. Azaroak Arizmendiarrieta ekarriko du gogora
Adimen Artifizialean aurrera pauso berriak Errekan
Shaking Hub Adimen Artifizialean interesa duten pertsonak batzeko sortu den sare edo komunitate irekia da. Pertsonak eta proiektuak konektatzeko balio duena, bai Korporazioko pertsona eta kooperatibak zein kanpokoak. Eta noski, komunikaziorako erreminta paregabea ere bada. Hala, Antzuolako Erreka kooperatibak Adimen Artifizialean garatu duen azken proiektua ezagutzera eman du Shaking Hub-ek. Erreka Connect da proiektu berriaren izena.
Digitalizazioa Errekan lau oinarritan garatzen da: zibersegurtasuna, pertsonen konpetentzia digitalak, prozesu digitalizatuak eta eraldaketa digitala
Adimen Artifiziala Errekan
Errekak 2020an garatutako 2021-2024 sasoirako plan estrategikoak bost erronka jasotzen zituen eta horietako bat digitalizazioa da. Digitalizazioa, ikuspegi orokorretik aztertuta, bitarteko analogikoak dituzten prozesuak digital bilakatzea esan nahi du. Eremu askotan eman daiteke, baita enpresa arloan ere, eta Errekak garatutako proiektuaren helburua da bere instalatzaileek eskaintzen duten zerbitzua eta esperientzia hobetzea.
Digitalizazioak lau hanka ditu Errekan: Zibersegurtasuna, pertsonen konpetentzia digitalak, prozesu digitalizatuak eta eraldaketa digitala, eta Erreka Connect lau arlo horien garapenaren emaitza da. Iot (Internet of things) arloko proiektu transbertsala da eta hiru oinarri sendo ditu: hardware-a, lainoa eta azken erabiltzailearentzat aplikazioa. Jokin Sanchez-entzat, Iot arloko ingeniaria Errekan, proiektu erabat eraldatzailea izan da, "bai prozesuetan, negozio eredu berrien sorkuntzan, ideietan eta baita pertsonen eraldaketan ere".
Teknologikoki oso garatuta dagoen proiektua da. Hala dio Aitor Jauregik, Errekako IT zuzendari korporatiboak. "Profil berriak, talentudunak eta formazio oso espezifikodunak behar ditugu, baina aldi berean Adimen Artifiziala ondo interpretatzen jakingo dutenak eta proiektutan aplikatzeko gai izango direnak".