“Pausuz pausu, eraldaketa soziala lortu dezakegu!”

Pasa den urtean jarri zuen martxan DANOBATGROUPek Elkarrekin Eragin proiektua. Bertan taldeko bazkideei eman zaie aukera proiekzio soziala duten proiektuak proposatzeko. Eta guztien artean hiru lehenetsi dira, hauek ere bazkideen botoekin.
Card image cap
2019/03/25

Eraldaketa Soziala. Zer da, nola ulertu daiteke?

Eraldaketa soziala oso hitz potoloa da eta nahiz eta guk bat egiten dugun horren baitan dauden helburu eta asmoekin, urruti gaude. Gurea konpromiso soziala da, nahiko barneratuta duguna gainera eta hori ahalik eta hobetuen kudeatzen ahalegintzen gara. Igual denborarekin, pausuz-pausu, eraldaketa soziala lortu dezakegu!

 

Edozein modutan, eraldaketa/konpromiso soziala ez da zerbait berria DANOBATGROUPen, kooperatibetan...

Noski, gure nortasunean baitugu. Gure kasuan, 65 urtetako historia dugu eta ibilbide luze honek eman digu aukera gizartean eragiteko, proiektu ezberdinei laguntza emanez, baina normalean aurretik planifikatu gabe. Beharbada hortxe dago aldaketa, oraingoan guk hartu diogu aurrea, proiektu erakargarri eta zehatzak aurkitzen.

Eta horretarako Elkarrekin Eragin proiektua sortu duzue, ezta?

Orain dela bi urte erabaki genuen zerbait proaktiboa egin behar genuela, kontzientzia sozial batekin. Eta horretarako, Elkarrekin Eragin proiektua sortu genuen. Bere bitartez, 1300 bazkideek erabaki dute konpromiso soziala nola bideratu.

Antolakuntza aldetik, Errektore Kontseiluan baldintza batzuk definitu genituen eta ondoren COFIPetik izaten dugun diru kopurua nola eta zertara bideratu nahi genuen erabakitzeko prozesua jarri genuen martxan. Lehendabizi, bazkide guztiei informazioa bidali genien eta adostutako epe barruan, 40 proiektu baino gehiago jaso genituen, hurrengo hiru urteetan laguntzeko.

Horiek kontuan hartuta, Pirámide de Maslow delako teoria erabili genuen duen proiektu guztiak sailkatzeko: osasunarekin lotuta, kooperaziorako proiektuak, ingurugiroa, integrazio soziala, kirola, kultura, euskara... Horrela, proiektu bakoitzari puntuazio bat eman genion eta irizpide ezberdinen arabera hamar proiektu lehenetsi ziren kontseilu errektorean. Arlo guztietako proiektuak zeunden hamar proiektu hauetan eta horietatik hiru aukeratzeko bozketa egin genuen bazkideen artean. Horrela, aukeratu genituen hiru proiektu nagusi: Asociación Española Contra el Cáncer, Bizi Poza, WOP elkartea.

Elkartea laguntzen da diruz edo proiektu zehatzak?

Zehatzak dira, kasu bakoitzean elkarte bakoitzak helburu eta asmo zehatzak identifikatu baititu marko honen barruan gauzatuko dituenak, hurrengo hiru urteetarako. Beraz, zehazki hauek dira proiektuak: prostatako minbizia antzemateko prozesu ez inbaditzailea ikertzea Zaragozako unibertsitatean; Bizi Pozak Euskal Herriko elkarte txiki askoren ikusgarritasuna emateko tresnak garatuko ditu; eta WOP elkarteak neuro-endekapenezko gaixotasuna dutenen integrazio soziala lortzeko baliabideak aztertuko ditu. Gainera, elkarte bakoitzak arduradun bat du DANOBATGROUPen eta gure batzar orokorretan bazkideei azalduko diegu aurrerabideak eta bakoitzaren lorpenak.

Makina erremintaren diseinua eta fabrikazioa