Irakurriena
- 1. Cocoon bioteknologikoak lantoki berria inauguratu du proteina birkonbinatuak ekoizteko
- 2. Izan zirelako gara, eta garelako izango dira
- 3. Abian da 2024-2025 ikasturtea Mondragon Unibertsitatean
- 4. Lortek zentro teknologikoko zuzendaritzatik Eusko Jaurlaritzara
- 5. Pedro Sanchezek MONDRAGONen Kunshan Parkea bisitatu du, Txinan
- 6. MONDRAGONeko kooperatibak protagonista, gizartearen erronkei erantzunak ematen
- 7. Pello Rodriguezen gidaritzapean lehenengo bilera egin du Kontseilu Orokorrak
- 8. Mundukideko kooperanteen Topaketa Arantzazun
- 9. Gerodanek MONDRAGONen egoitza nagusiko ekipamendu proiektu berria garatu du
- 10. "Jaguar Land Roverrek funtsezko laguntzaile teknologikotzat hartzen gaitu"
50 urteko ibilbidea ospatzeko garaia
50 urteko historia batu daiteke irudi, argazki edo eta numeroetan. Milaka ikasle eta kontakizun, beste horrenbeste argazki, irakaskuntzara bideratutako 18.000tik gora egun -oporrak barne-, ehunka irakasle, beste horrenbeste ikasgai, folio txuri zein koloretako kartulina, ehunka arbela berde eta arbela elektroniko berri... zigor eta txaloak, bikain eta gutxiegiak... Asko dira Almeneko gela eta pasiloak gordetzen dituzten kontuak. Asko dira pertsonak, eta 50.urteurrena ospatzeko, horiekin guztiekin, kolektibo osoarekin, festa handia egitea erabaki dute. Almenen bertan izango da, ekainaren 4an, eta goizeko 10etatik arratsaldeko zortziak arte ekintza ugari izango dira. Kirola, musika, gastronomia... ezer ez da faltako ekainaren 4an Almeneko kantxa, kirol gune eta bazter zahar baina dotoreetan.
Espe Sainz irakasleak ALMENen aritu diren hildako ikasle eta irakasleak gogoan izan zituen aurkezpen ekitaldian.
Ikasle eta irakasle ohiak, gaur egungo guraso eta irakasleak
Espe Sainz irakasleak koordinatu du irakasle ohien parte-hartzea, "oso gustura etorriko dira irakasle ohi asko, eta beste batzuek esan digute gustura etorriko zirela baina kanpoan bizi direnez ezin izango direla gerturatu", irakasle horiek merezi duten moduan artatu nahi dituztela adierazi zuen Sainzek eta, bide batez, hildako guztiak izan zituen gogoan.
50.urteurreneko eskultura inauguratu zuten atzo.
Irakasle eta irakasle ohiak, gaur egungo ikasle eta ikasle ohiak, gurasoak... denok daude ekainaren 4ko festa handira deituak. Eta bazkari herrikoian parte-hartu nahi dutenek aukera izango dute txartelak erosteko maiatzaren 27ra bitartean. Arrasaten Txukun dendan, Aretxabaletan Belar Metan eta Eskoriatzan Azkoaga Hotelean. 17 euro balio du txartelak eta ikasleentzat 10 euro.
Bazkari herrikoian parte-hartu nahi dutenek aukera izango dute txartelak erosteko maiatzaren 27ra bitartean
Bazkaltzeko beste aukera batzuk ere izango dira, txosnak jarriko baitituzte eta bertan bokatak egongo dira salgai, eta nahi duen orok etxetik eraman ahal izango du jatekoa.
Bertsolariak eta musika
Goizean kirola izango da nagusi eta 12etatik aurrera bertsolariek hartuko dute lekukoa. Amets Arzallus, Jon Sarasua, Jon Maia eta Jokin Labaien arituko dira bazkal aurretik kantuan. Ondoren bazkaria izango da eta 16:30tik aurrera musika taldeen txanda, etxeko zein kanpoko taldeak ikusi eta entzuteko aukera izango delarik.
50.urteurrenaren harira sortutako kantua ere ez da faltako. Iraitz Agirre ikasle ohiak idatzitako letrari Itoiz banda historikoaren Lo egin kantuaren doinuak jarri dizkiote Almeneko ikasle eta ikasle-ohi batzuek.
Informazio gehiago sare sozialetan
Aurkezpenean Martxi Perez irakasleak ere hartu zuen hitza eta gonbidatu zituen "50 urteotako ikasle ohi, ikasle, irakasle ohi, guraso ohi, guraso, langile ohi, langile eta bailarako herrikideei bestarako gonbidapen zabala luzatu nahi diegu". Horren harira, datozen egunetan informazio gehiago eskainiko dute Almenetik: www.facebook.com/almen50urte, Instagram (@almen50urte), Twitter (@almen50urte), Youtube (Almen50urte), Flickr (Almen50urte) eta webgunean www.arizmendi.eus.
Aurkezpen ekitaldiko argazki bilduma hemen.