Irakurriena
- 1. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
- 2. Fagor Taldeak 1.735 milioi euroko salmentekin itxi du 2025eko ekitaldia
- 3. Eroskik itzulkinak emango ditu 15 urte eta gero
- 4. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
- 5. Etorki eta Lana kooperatibek Europa hegoaldeko zerrategirik eraginkorrena inauguratu dute
- 6. Abian da Harrobia: Mondragon Unibertsitateko ikasleek dagoeneko izena eman dezakete proiektuetan
2021ean ere bizimodu osasungarria izateko erronkari eutsiz!
Ariketa fisikorik ez egiteak, dieta osasuntsurik ez egiteak edo estresak gure ongizatea eta osasuna arriskuan jartzen dituzte, eta, beraz, zaindu eta jateko ohitura onak hartu behar ditugu. Menu osasungarria eta konplikaziorik gabea nola egin azalduko dizugu, eta 10 minutuan prestatzeko hainbat ideia emango dizkizugu.
Askotariko elikadura, produktu fresko eta prozesatu osasungarriak, ariketa fisikoa modu erregularrean egitea eta atsedenaldi ona izatea funtsezkoak dira gorputz-pisu ona izaten lagunduko digun bizimodu osasungarria izateko. Gogoratu gehiegizko pisuak eta obesitateak COVID larriagotzen dutela.
Praktikan jarriko dugu!
Hona hemen ideia batzuk, elikadura eta bizimodu osasungarria izateko. Has gaitezen armairu-hondo osasungarria osatzen. Gogoan izan zure despentsan edo hozkailuan ez dadila falta:
1.1-Kontserbako lekale eta barazki naturalak eta/edo izoztuak: edozein plater minutu gutxiren buruan osatzeko baliabide egokia dira, baina hobe da etxean prestatutako barazki fresko edo lekale gehien kontsumitzea. Izoztutako barazkiak zuzenean presta daitezke; aurreko egunean ez dira atera behar desizozteko, eta eskura izango dituzu beti.
1.2.- Arrozak eta pastak (hobe integralak): plater nagusia edo beste elaborazio batzuk laguntzeko, astean bitan jan ditzakezu. Probatu basmati arroza ere, entsaladan, barazkiekin eta lekaleekin.
1.3.- Prestatzeko prest dauden entsaladak: edozein barazki berde da plater osasungarri askoren oinarria. Probatu errukula, kanonigoak, espinakak... Edo supermerkatuan aurki ditzakezun orrien edozein nahasketa. Gogoan izan freskoak baino gehiago irauten duten arren, azkar kontsumitzeko produktuak direla.
1.4.- Kontserbako arrainak, ketuak edo izoztuak: atuna, berdela, hegaluzea, sardinak... Izokin ketuaren lata edo gutun-azal bat besterik ez duzu ireki behar, proteina-dosia plater osoago batera eramateko. Arrain fresko izoztuak bere propietate guztiak mantentzen ditu eta hainbat hilabete iraun dezake hozkailuan.
1.5.- Frutak, ez huts egin! Badira beste batzuk baino gehiago irauten duten frutak, adibidez, sagarrak. Baina fruta bere zukuan ere jan dezakezu, deshidratatuta… Eta oso helduta dagoela ikusten baduzu, irabiakiak, marmeladak, konpotak, izozkiak... eginez aprobetxa dezakezu, edo, besterik gabe, hondatu baino lehen izoztu.
1.6.- Esnekiak: UHT esneak eta gazta erdiuratuek eta onduek hilabeteak irauten dute. Gogoan izan jogurt naturalek 28 eguneko kontsumo-data dutela, baina hotzean kontserbatuta, bi aste igaro arte kontsumi daitezkeela, osasunerako arriskurik gabe.
1.7.- Fruitu lehorrak: ezin hobeak goiz erdiko mokadu baterako, entsaladekin laguntzeko edo jogurtarekin hartzeko. Hori bai, har itzazu gordinik edo txigortuta eta gatzik gabe.
1.8.- Oinarrizko beste batzuk ere, hala nola oliba-olio birjina espeziak, tipulak, baratxuriak, patatak, arrautzak, tomate-saltsa, gazta eta/edo urdaiazpikoren bat…, jaki-gordailuko hondoko elikagaiak dira.