TUlankide MONDRAGON

“EIKA eta ORKLI gara MONDRAGONeko lehen kooperatibak ISO 45001 eskuratzen, bikaintasunaren bila uneoro lanean dihardugulako”

2018/12/14

ORKLI eta EIKA ez dira soilik MONDRAGONeko lehen kooperatibak ISO 45001ren eskaera maila eskuratzen; horrez gain, Estatuan eta nazioartean lortu duten lehenetarikoak ere badira. Ahalegin horrek erakusten du zein garrantzitsua den edozein erakunderen barruan segurtasunaren, osasunaren eta ongizatearen kudeaketa. TUlankide ORKLIko Kudeaketaren Sistema Integratuaren koordinatzaile Joaquín Garciarekin hizketan izan da.
“EIKA eta ORKLI gara MONDRAGONeko lehen kooperatibak ISO 45001 eskuratzen, bikaintasunaren bila uneoro lanean dihardugulako”

Joaquin Garcia ORKLIko Kudeaketaren Sistema Integratuaren arduraduna

- Zer esanahi dauka ISO 45001 eskuratzeak ORKLI eta EIKArentzat?

Segurtasun eta osasuneko ISO 45001 arau berria ISOk sortutako nazioarteko lehen estandarra da, eta bere helburua da langileen mina eta hondatzea prebenitzea, eta horiei lan egiteko gune seguru eta osasuntsuak eskaintzea. Hiru urteko epean honek OHSAS 18001 ordezkatuko du, luzaroan arlo honetako erreferentzia izan dena.

EIKA-ISO45001

Ezkerretik eskumara, Iratxe Acha, Giza Baliabideetako zuzendaria; Olatz Pujana, Prebentzio teknikaria eta Miren Berasategi, Kalitate Sistemen zuzendaria.

Arau berriak erakundeak laguntzen ditu beraien eginkizunak era etengabean hobetzen, betebehar legalak eta bestelakoak betetzen, helburuak erdiesten eta prebentzioaren aldeko kultura sustatzen. ISO 9001 edo ISO 14001 arauen pareko maila handiko egiturari eusten dio; hortaz, beraien arteko lotura erraza da. Gainera, azpimarratu egiten ditu lidergoa, partehartzea eta konpromisoaren gisako faktoreak.

Eikan eta Orklin, segurtasuna eta osasuna lehentasuna izatetik balioa bilakatzera pasa gara.

Aurretikako estandarrarekin alderatuta, oraingo arauak honako berrikuntzak dakartza: erakundearen testuingurua aztertzen du, goi mailako zuzendaritzaren errefortzuan, langileen partehartzean eta kontsultan, arriskuen eta aukera estrategiko eta operazionaletan, aldaketen kudeaketan, eta jardueraren neurketa eta etengabeko hobekuntzan. Hala, ziurtagiria eskuratzeak berarekin dakar puntu horien guztien kudeaketa sistematikoa egitea.

-Kooperatiben artean ziurtagiri hau eskuratzen lehenak zarete, eta Estatu mailan lehenetarikoak. Horrek zer esan nahi du?

2018an argitaratutako ISO 45001 arauera OHSAS 18001tik migratzeko hiru urteko epea aurreikusi da.  EIKA ETA ORKLI MONDRAGONeko lehen kooperatibak eta Estatutako zein nazioarteko lehenak izateak adierazten du bikaintasunaren bila uneoro lanean dihardugula, baita segurtasunaren, osasunaren eta ongizatearen esparruan ere.

-Zer ziurtasun mota ematen dio arau honek kooperatibari?

Batez ere guztion osasuna zaintzearen aldeko etengabeko hobekuntzaren bilaketaren bermea da. Eta, gainera, egitea modu sistematiko eta planifikatuan, beti pauso bat harago eman nahian. EIKAn eta ORKLIn segurtasuna eta Osasuna lehentasuna baino gehiago balio bilakatu dira.  

-Segurtasunak, osasunak eta ongizateak kooperatibak arduratzen dituen arloak dira. Gure erakundeetan arlo hauetan lan nahikoa egiten da?  

Bai, zalantzarik gabe. Araua argitaratu aurreko hilabeteetan MONDRAGONen baitan 30 kooperatibez osatutako lantaldea eratu zen. Horrek argi adierazten du zein bizirik dagoen pertsonen segurtasuna, osasuna eta ongizate ahalik eta modu onenean kudeatzeako interesa. Baina hori horrela izanda ere, ezin diogu lan egiteari utzi; dagoen gauza garrantzitsuena da segurtasuna erabat bermatuta lan egitea. Eta hori ezin dugu inoiz ahaztu.   

Eguraldia
Larunbata 7 Min: 4
Max: 16
Igandea 8 Min: 4
Max: 11
Astelehena 9 Min: 7
Max: 11
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak