Ezagutza eta teknologia transferentzian espezializatutako Zentro Teknologikoa, osasuna, elikadura eta garraio jasangarria arloetan.
Irakurriena
- 1. LagunAroren Batzar Nagusia: 2025 ekitaldi bikaina; 2026 zalantzati hasi da testuinguru ekonomikoan
- 2. 24. Korrika MONDRAGONen
- 3. Bost hamarkada hezkuntzaren abangoardian
- 4. Enpresen lehiakortasun globalean Txinak duen eragina, MONDRAGONen Pertsonen Kudeaketarako XVI. Foroaren ardatza
- 5. BATZek WEC enpresa aeroespazialaren %60a erostea onartu du Ezohiko Batzarrean
- 6. Ategi, 2026ko Gipuzkoako Zerbitzu Enpresa gisa aitortua
“Behi esne sektoreak hurrengo hamarkadan bilakaera polita izan dezake”
Esnekietan, ikerketak nondik nora doaz?
Lehenik eta behin esan beharra dago guk esne eta esneki sektore artisauarekin egiten dugula lan eta kontestu honetan erronkak ezberdinak direla. Erkidego mailan dibertsifikazioaren aldeko apustu garbia dago. Horretaz gain, ezin ahaztu jasangarritasuna, digitalizazioa eta teknologia berrien barneratzearekin erlazionaturiko ikerketa lerroak.
Produktu iraultzailerik aurreikusten da?
Euskal Autonomi Erkidegoan behi esne sektoreak hurrengo hamarkadan bilakaera polita izan dezake ustiategian bertan esnea eraldatzen hasiak direlako. Ezaugarri organoleptiko bereizgarridun eta formatu ezberdineko behi gazta interesgarriak aurkituko ditugu merkatuan epe ertainera.
Gazta asmatuta egonda, berrikuntza nondik etorri liteke?
Gazta asmatuta egon arren, eta mundu mailan 2000 gazta ezberdin egonda ere, gazta on eta bereizgarri bat ekoizteak bere konplexutasuna du eta artisautza-sektorean norberak aurkitu behar du bere bidea (hartzigarri propioak erabiliz, afinazio prozesua pertsonalizatuz, bere mikrobioma ezagutuz, etab.).
Postrerako, gazta ala flana?
Gazta dudarik gabe. Gazta bategatik 5.000€ ordainduko zenuke? Ez, gazta zoragarriak daude hori ordaintzeko premiarik gabe.
Euskal gaztak, zerk bereizten dituzte?
Ekoizle gehienak eraldatzaileak izateaz gain esne ekoizleak ere badirela. Hau da, animaliak dituzte eta etxeko esneari balio erantsia ematen diete gazta mota ezberdinetan eraldatuz.
“Amets bat? Euskal esne eta gaztagintza sektorea lehiakorra izatea, belaunaldi gazteak erakartzea eta bertako kulturan eta ekoizpen ereduetan oinarrituriko elikadura osasungarri eta jasangarria bermatzea”
Gosarirako, baso bat esne, kafesnea ala infusioa?
Kafesnea.
Esnea, semi ala osoa? Zergatik?
Osoa dudarik gabe. Esneak zenbat eta tratamendu edota eraldaketa gutxiago jasan, orduan eta digestigarriagoa delako, eta bere osotasunean nutrizio balio handiko elikagaia delako.
Gustuko dituzun bi esneki?
Gazta urdina eta gurina.
Musika lasaia edo mugitua?
Mugitua, gorputza mugitzera eramaten nauena.
Irakurri duzun azken liburua?
Joel Dickers-en Un animal salvaje.
Serieak ala pelikulak? Gomendiorik?
Serieak. Azken aldian friki xamar nabil K-Dramak ikusten.
Azken bidaia?
Txilera gaztangintzari esker eta Siziliara lagunekin.
Kooperatiba bat?
Leartiker dudarik gabe, nire ibilbide profesional osoa bertan egin dut eta lanari esker gaztagintza jada nire afizioa ere bada.