2016-2017 ikasturteko hasiera datak argitaratu ditu HUHEZIk

Finkatu dira 2016-2017 ikasturteko eskolen hasiera datak Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean.
Card image cap
2016/08/26

Graduak irailean hasiko dira, baina egun eta ordu desberdinetan ikasketa eta mailaren arabera; unibertsitate masterrak eta aditu titulua, bestalde, urrian hasiko dira.

HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZA GRADUAK

  • 1. mailako ikasleak (eta 1. mailako ikasle errepikatzaileak). Hasiera: irailaren 19an, astelehena, 14:00etan. Tokia: Eskoriatzako campusa.
  • 2. mailako ikasleak. Hasiera: irailaren 7a, asteazkena, 08:00etan. Tokia: Eskoriatzako campusa.
  • 3. mailako ikasleak. Hasiera: irailaren 7a, asteazkena, 09:00etan. Tokia: Eskoriatzako campusa.
  • 4. mailako ikasleak. Hasiera: irailaren 7a, asteazkena, 14:00etan. Tokia: Eskoriatzako campusa.

HEZKUNTZA GRADUAK ONLINE / ERDI-PRESENTZIALAK

  • Harrera egunak: irailaren 26tik iraileren 30era.
  • Ikasturte hasiera: urriaren 3an.

Ikasle berrien harrera egunak (lehen aldiz eskaintza erdi-presentzialean matrikulatu direnak)

  • Bigarren gradu/aipameneko ikasleak: irailaren 26a, astelehena. Ordua: 18:00etatik 21:00tara. Tokia: Eskoriatzako campusa. Gela: D.1.3.
  • Egokitze kurtsoetako ikasleak: irailaren 27a, asteartea. Ordua: 18:00etatik  21:00tara. Tokia: Eskoriatzako campusa. Gela: D.1.3.
  • Gradua Onlineko ikasleak: irailaren 28a, asteazkena. Ordua: 18:00etatik Tokia: Eskoriatzako campusa. Gela: D.1.3.

Ikasleen harrera egunak (eskaintza erdi-presentzialean lehen aldiz matrikulatzen ez direnak)

  • Egokitzeko ikasleak - Bigarren Gradu/aipameneko ikasleak: irailak 29, osteguna. Ordua: 18:00 etatik 19.30etara. Tokia: Aretxabaletako campusa. Gela: A.0.6
  • Gradua Onlineko ikasleak: irailaren 30a. Ordua: 18:00 etatik 19.30etara.  Tokia: Aretxabaletako campusa. Gela: A.0.6

IKUS-ENTZUNEZKO KOMUNIKAZIOA GRADUA

  • 1. mailako ikasleak. Hasiera: irailaren 6a, asteartea. Ordua: 08:30. Tokia: Aretxabaletako campusa.
  • 2. mailako ikasleak. Hasiera: irailaren 12a, astelehena. Ordua: 14:00. Tokia: Aretxabaletako campusa.
  • 3. mailako ikasleak. Hasiera: irailaren 5a, astelehena. Ordua: 08:30. Tokia: Aretxabaletako campusa.
  • 4. mailako ikasleak. Hasiera: irailaren 12a, astelehena. Ordua: 08:30. Tokia: Aretxabaletako campusa.

UNIBERTSITATE MASTERRAK

  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan irakasle gisa aritzeko gaitzen duen unibertsitate masterra.
    • Hasiera: urriaren 3a, astelehena. Ordua: 16:00. Tokia: zuzenean, interesatuei adieraziko zaie tokia.
  • Berrikuntza didaktiko metodologikoko proiektuen garapena eta kudeaketa hezkuntza erakundeetan unibertsitate masterra.
    • Harrera eguna: irailaren 22a, osteguna. Ordua: 17:00etatik 20:00etara. Tokia: Eskoriatzako campusa.
    • Hasiera: urriaren 3a, astelehena. Tokia: Online.
  • Hezkuntza testuinguru multikultural eta eleaniztunetan unibertsitate masterra.
    • Harrera eguna: irailaren 22a, osteguna. Ordua: 17:00etatik 20:00etara. Tokia: Eskoriatzako campusa.
    • Hasiera: urriaren 3a, astelehena. Tokia: Online.

ADITU TITULUAK

  • Kooperatibagintza aditu titulua. Hasiera: urriaren 14a, ostirala. Ordua: 09:00etan. Tokia: Otalora jauregia, Aretxabaleta.
  • Kirol-hezitzailea aditu titulua. Hasiera: urriaren 20a, osteguna. Ordua: 17:00. Tokia: Aretxabaletako campusa.
  • Euskal Kulturgintzaren Transmisioa (EKT) aditu titulua. Hasiera: urriaren 22an, larunbata. Tokia: Aretxabaletako campusa.

Humanitate eta heziketa zientzien fakultatea