Irakurriena
- 1. Cocoon bioteknologikoak lantoki berria inauguratu du proteina birkonbinatuak ekoizteko
- 2. Izan zirelako gara, eta garelako izango dira
- 3. Abian da 2024-2025 ikasturtea Mondragon Unibertsitatean
- 4. Lortek zentro teknologikoko zuzendaritzatik Eusko Jaurlaritzara
- 5. Pedro Sanchezek MONDRAGONen Kunshan Parkea bisitatu du, Txinan
- 6. MONDRAGONeko kooperatibak protagonista, gizartearen erronkei erantzunak ematen
- 7. Pello Rodriguezen gidaritzapean lehenengo bilera egin du Kontseilu Orokorrak
- 8. Mundukideko kooperanteen Topaketa Arantzazun
- 9. Gerodanek MONDRAGONen egoitza nagusiko ekipamendu proiektu berria garatu du
- 10. "Jaguar Land Roverrek funtsezko laguntzaile teknologikotzat hartzen gaitu"
160.000 bisitatik gora jaso ditu 2019an ‘tulankide.com’-ek
Teknologiari erreparatuta, igoera nabarmena igarri da mugikor bidez egin diren konexioetan.
2018arekin konparatuta, TU Lankide agerkari korporatiboaren atari digitalak iaz baino ikus-entzule, erabiltzaile eta irakurle gehiago ditu. Guztira 162.500 saio inguru erregistratu dira 2019an, iaz baino %67,95 gehiago.
Jaso den bisita kopuruak ere gora egin du, %65ean eta, bataz beste, eguneko 400 bisita izan du gure webguneak, gazteleraz, euskaraz eta ingelesezko kanalak batuta.
Google Analytics-ek Interneteko erabiltzaile edo bisitarien eta ikusitako guneen kopuruen gaineko datuak ematen ditu eta horiek kontuan hartuta egin da aipatutako azterketa.
Teknologiari erreparatuta, gure irakurleen %40,5ak erabili du mugikorra, iazkoaren bikoitza. Ordenagailua erabili du %55ak eta tableta %3,9ak.
Webguneak jasotzen dituen sarrera gehienak Euskal Herrikoak dira, %50a gutxigora behera. Gainerakoen artean, %20 estatutik konektatzen dira eta beste %30 Europa, Estatu Batuak eta Hego Ameriketatik.
Hizkuntzari dagokionez, oraindik ere gehienak gaztelerazko bertsioa bistaratzen dute, %87ak. Hala ere, euskarazko bertsioak gora egin du, %10ak. Nolanahi ere, euskararen aldeko apostua egin du TU Lankiden eta, esate baterako, promozioak eta zozketak euskaraz soilik argitaratu dira. 2019an datu historikoa jaso dugu WILD-ORBEA bizikletaren zozketarekin, 2.000 pertsona baino gehiagok hartu baitu parte.
Bisita gehien jaso dituzten sei notiziak
2019an zehar izan diren gertakari aipagarrienak izan dute bisita kopuru handiena. Datuak horrelaxe baieztatzen dute.
Hauek dira bisita gehien jaso dituzten sei notiziak:
- Joxerra Elortza joan zaigu!
- Jose Maria Ormaetxea hil da, Esperientzia Kooperatiboaren sortzaileetariko bat
- Alfonso Gorroñogoitia hil da, Esperientzia Kooperatiboaren sortzaileetariko bat
- Ausolan, 50 años de cooperativismo impulsado por 17 mujeres inconformistas
- A propósito del autocuidado: una reflexión
- Ikuskizun paregabea!