Irakurriena
- 1. Orbeak promozio berezia jarri du abian MONDRAGONentzat
- 2. MONDRAGONek interesa pizten jarraitzen du bisitari atzerritarren eta kooperatiben artean
- 3. Eskuratu TERNUA %15eko deskontuarekin
- 4. TFG-TFM MONDRAGON Sariek talentua saritu dute inoizko parte-hartzerik handienarekin
- 5. MONDRAGONek eta Fagor Electronicak Semi Zabalan inbertitu dute
- 6. Eroskik finantza egitura berrantolatu du, zorra merkeago birfinantzatuz
Ikuskizun paregabea!
Gasteizko Buesa Arena galaz jantzi zen Humanity At Music hartzeko, eta ikuskizuna itzela izan zen: 60 urteti9k gorako esperientzia kooperatiboari musika, ahotsa, dantza eta batez ere emozioa jarri zion kultura eta kooperatiba lurrikara.
Goiz erditik hasi zen giroa pizten Buesa Arenaren inguruan, Alaia Gunean; bertan izan ziren tailerrak, ekintzak eta erakusketak. Eta hantxe eskaini zuten Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek 'Musua' ikuskizuna batutako ume ugariren gozamenerako. Gainera, elikagai artisauak, edariak, food truck-ak... izan ziren.
Ikuskizun erraldoia 18:00etan hasi zen, eta aurreikusi bezala emankizuna bakarra eta errepikaezina izan zen. Ikuskizunaren oinarria Fernando Velazquez-ek, Espainiako Estatuko zinemaren konposatzaile txalotuenetakoak, idatzitako soinu banda izan zen. Jon Sarasuak idatzitako hitzei sinfonia hunkigarria gehitu zion Velazquezek. Hori guztia uneoro Jon Maya zuzendariak gidatutako Kukai Dantza Taldearen koreografiak lagunduta.
Ikuskizun baten kronika

Txistulari dozena batek apurtu zuen isiltasuna galaren hasieran. Eta Pili Kaltzadak ikuskizuna aurkeztu ostean, musika hasi zen 'Obertura'-rekin; horri jarraitu zioten hainbat piezek eta 'Etorkizuna'-rekin borobildu zuten.
Ikuskizunaren aurkezpenean azpimarratu eta gerora hedabide zein sare sozial ugariretan nabarmendu duten bezala "Humanity At Music kontzertu bat baino askoz gehiago izan da. Ikuskizun borobil, dibertigarri eta hunkigarria, aurrekaririk ez duena eta ahaztezina".

Mila artista, tartean Kukai Dantza Taldea, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa eta Euskal Herriko abesbatza askotariko ahotsek Gasteizko Buesa Arena hankaz gora jarri zuten Humanity At Music ikuskizunean.
Argazki guztiak ikusgai daude: hemen.

